51. Euskal Herriko Itzulia Zumarraganhasi eta bukatuko da. Udaletxearen aurrean jarriko dituzte irteeraeta helmuga, hala ere, begirada guztiak Antioko igoeran jarritadaude. Orohar, Itzuliaren berezko ezaugarria da etapa maldatsuak,erronka zailak eta txirrindulariei arnasa hartzeko tarte gutxi uztea;lehenengo etapa horren erakusle izango da.
198 txirrindulari aterako diratropelean, hogei taldetan banatuta. Itzuli osoan 31 portu igokodituzte eta 849 kilometro bete. Punta-puntako txirrindulariak izangodira irteeran, faboritoen artean: Samuel Sanchez, Horner, Klöden,Cunego, Joaquim Rodríguez, Frank Schleck eta Gesink besteak beste.
Asteleheneko etapan Antioko igoeraegingo dute helmugatik gertu, baina aurretik beste bost portu jobeharko dituzte: Gabiriako bi aldiz, Elosu, Aztiria eta Barbarisekogainak hain zuzen. Guztira, 151, 2 kilometro egingo dituzte etaZumarragatik hiru aldiz igaroko dira.
Bi txirrindulari goierritarrek partehartuko dute aurtengo Itzulian, Aitor Perez Arrieta beteranozegamarra Lampre talde italiarrarekin eta Caja Rural taldearekinGarikoitz Bravo lazkaotarra.
Esfortzua eta ikuskizuna
Zumarragako etapari buruzko antzekoiritzia dute biek. «Etapa zorrotza da, asko eskatuko diguna. Antiokoigoerak galbahea pasako du, ez dugu tropelean gailurra joko etahelmugatik oso gertu dagoela kontuan izanda, etapa lehiatua izangoda» adierazi du Aitor Perez Arrietak.
«Ibilbide guztia gogorra den arren,Antioko igoera erabakiorra izango da, jende andana egongo da ikusteneta bidea gehiago estutuko da. Igoera etapako giltzarria izango da»gehitu du Garikoitz Bravok.
Perez Arrietak eskarmentua du jadaprofesional mailako probatan, Bravo iaz igo zuten profesionaletarabaina Euskal Herriko Itzulian egingo du «benetako estreinaldia». Perez Arrietak maila handikotaldekideak ditu, tartean Cunedo, aurtengo faboritoetako bat. «Nireeginkizunik handiena berari laguntzea izango da, tranpatatik urrundueta lehenengo postuetan eroso egoten laguntzea. Ihesaldiak egitekoaukerak bilatu beharko ditugu».
Bravok 22 urte ditu eta «eskarmentugutxi daukat, errealista izanda badakit aurreneko postuetan eznaizela ibiliko oso txirrindulari onak datozelako. Hala ere, etxeanegoteak ematen duen berotasunak lagunduta, lehenengo bi etapatan lanona egin nahiko nuke». Zumarragako etapa «gogorrenetakoa»izanda ere, Bravoren ustez, Euskal Herriko Itzuliko podiuma «Arratekoigoerak erabakiko du».
Zumarragako etapak eta Itzuli osoakere, txirrindulariei esfortzu handia eskatuko die. «Gero eta erronkagogorragoak jartzen dizkigute, ikusleek gozatuko dutela badakitikuskizuna segurtatuta dagoelako» esan du Perez Arrietak.
Lau aldiz geratuko dute herri barrukozirkulazioa
Euskal Herriko Itzuliko txirrindulariakZumarragatik aterako dira 13:30ean eta helmugatik igaro arte bi aldizpasako dira herritik. Aldi bakoitzea, ordu erdi lehenago itxiko dutezirkulazioa. 14:21 eta 15:52ean igaroko dira.
”0 Etaparen” gunea Euskadi plazan jarrikodute etzi
Goierriko Zikloturista elkarteakantolatutako 0 Etaparako izen-ematea 7:00etan irekiko duteZumarragako Euskadi plazan, etzi. Anoa-postua, mekanikoa, anbulantziaeta sarrera eta irteera bertan izango dira. 153 kilometro betekodituzte Euskal Herriko Itzuliko lehenengo etaparen ibilbidea eginez.16:00ak arte egongo da mahaia Euskadi plazan.
Hirigunean aparkatzea debekatuko dute
Udaltzaingoakjakinarazi duenez, bihar, etzi eta astelehenean aparkatzea debekatukodute. Bihar Soraluze eta Legazpi kaleetan eta Euskadi plazan15:00etatik aurrera. Etzi Iparragirre Hiribidean, Artiz auzoan etaIñigo Loiola kalean 22:00etatik eta Itzuliaren egunean hirigune osoaitxita egongo da eta La Salle-Legazpiko patioan aparkalekua irekikodute.
Argazkia: zenbait zikloturista igandeko ”0 Etapa” prestatzen.