Aurreikusitako orduan, espero bezalahasi da Euskal Herriko Itzuliko 2. etapa, Zumarragako Euskadi plazan.Atzo adina jende ez da bildu plazan, baina eguraldi onak lagundurik,aparteko giroarekin esan dio Zumarragak agur Itzuliari.
“Purito” Rodriguezek eta SamuelSanchezek sinatutako kamiseta bat eskainiko diote Zumarragakoherriari egun hauetan egindako harreragatik. Txirrindulari guztiakaritu dira sinadurak banatzen, lasterketa hasi aurretik. Protagonismohandiena atzoko etapako irabazleak eta bigarren postuan sailkatu zenEuskaltel-Euskadiko txirrindulariak izan dute dudarik gabe. Ikusleenartean zegoen, atzo bezala, liderraren familia. Lasterketaksuposatzen duen tentsioa alde batera utzita, bromarako tarterik ereizan da Euskadi plazan. “Purito” Rodriguezek bere haurrakbesoetan zituen bitartean, taldekideek ea gauen umeek deskantsatzenutzi dioten galdetu diote barre artean.
Etaparen irteera ziren Jaime Ugarte ,Enrique Erentxun eta Zumarragako alkate, Mikel Serrano. Irteerarenunean elkarri bostekoa eman diote eta orduan abiatu diratxirrindulariak, 2. etapari ekiteko prest, eguzkia lagun etabildutako jendetzaren txalo artean.
Atzoko etapari buruz galdetuta,ibilbide gogorra baina ikusgarria izan zela esaterakoan, bat etorridira txirrindulari guztiak. Sanchezek etaparen gogortasuna aipatu dutxantxa artean, batzuk bizikletan, baina beste batzuk oinez igozutela esanez.
Gaurko etapa
Gaurko etapak Zumarragan izan duabiapuntua, Lekunberrin amaitzeko. Lehen mailako bi mendate, bigarrenmailako bi eta hirugarreneko hiru zeharkatu beharko dituztetxirrindulariek, 163 kilometro luze dituen ibilbidean. Gaurko etapa hasierako argazkiak ikusgai dituzue otamotz.eus-eko bilduman.
Argazkia: Joaquim Rodriguez “Purito” alaba besoetan duela, 2. etapa hasi aurretik.