Antioko igoera gogorraren ostean gaurbigarren etapari ekingo dioten txirrindulariek. 13:05ean emango zaiohasiera bigarren etapari Zumarragako Euskadi plazan. Atzo, JoaquimRodriguez “Purito”k garaipena lortu zuen leku berean. Lekunberrinamaituko da gaurkoa, 163 kilometro luze izango den etapan. Hala,Zumarragak agur esango dio txirrinduak egun hauetan herrian utzi duengiroari.
Giro paregabea izan zen goizeangoizetik hasita Zumarragan:
Sasoi betean egon gabe ere, bereburuari omenaldia egin zion atzo Zumarragan, Joaquim Rodriguez“Purito”k. Antiguako paretan Chris Hornerren (RadioShack)erasoari eutsi, eta esprintean bi zentimetroren aldearekin irabazizion Samuel Sanchezi (Euskaltel-Euskadi). Etapa eta liderrarenmaillota.
Antiguako bakanduari esker, Rodriguez(Katuxa), Sanchez (Euskaltel), Horner (RadioShack) eta AndreasKloeden (RadioShack) sartu ziren aurreko taldetxoan. Sei segundogaldu zituzten, besteak beste, David Lopezek (Movistar), RyderHesjedalek (Garmin-Cervelo), Damiano Cunegok (Lampre) eta RobertGesinkek (Rabobank); bederatzi Beñat Intxaustik (Movistar);hemezortzi Alexandr Vinokurovek (Astana), Ivan Bassok (Liquigas) etaAndy eta Frank Schleckek (Leopard-Trek); eta 9.50 minutu TonyMartinek (HTC-Highroad). Lehen etapak eman du lehen kolpea. Eta gaurLekunberrin amaituko denak emango du besteren bat.
Ikusi Antioko igoeraren bideoajarraian:
Gaur Lekunberriraino
Antioko igoera gogorraren ostean,Euskal Herriko Itzulian parte hartzen ari diren txirrindulariek ezdute gaur atsedenik izango, eta lehen mailako bi mendate, bigarrenmailako bi eta hirugarreneko hiru zeharkatu beharko dituzte, bigarrenetapan. 13:05ean izango da irteera Euskadi plazan.
Zumarragan hasi eta Lekunberrin(Nafarroa) amaituko da etapa. 163 kilometro izango dira guztira.
Argazkia: jendetza Antion, atzoko etapako unerik zailena eta ikusgarriena izan zen.