Herritarrek gogoz babestu dute Urretxuneta Zumarragan kantu talde herrikoi bat sortzearen proposamena. Pasaden zapatuan estreineko bilkura egin zuten Urretxun eta 30 laguninguruk egin zuten bat deialdiarekin.
Taldearen sustatzaileek «oinarri sendobat badagoela» ikusi dutela azpimarratu dute. «Sorpresa handia izanda koadrila eta adin desberdinetako herritarrak batu izana, etabilkurara etorri zirenez gain, kalean ere jende gehiagok agertu dukantu taldearekin bat egiteko prestutasuna» azaldu dute. Jendea«halako dinamika batean parte hartzeko gogotsu» agertu da gainera.
Hasteko, taldeari forma eta irudiaematea izango da taldekideen helburua. Kantu liburuxka bat erediseinatuko dute, Iparragirreren eta herriko beste artisten kantuaketa Euskal Herriko «kanta esanguratsuenak» jasoko dituena.Liburuxka eramangarria izango da, Hirugarrenik, entsegu batzukprestatuko dituzte, taldekideek abestiak elkarrekin landu ditzaten.
130. urtemuga
Azkenik, kantu-jirabatzuk antolatzen hasiko dira, eta lehena ziurrenik Zumarragakojaietan egingo dute. «Herri batzuetan hilero egiten dituzte, bainaez da hori gure asmoa. Oraingoz kantu-jira batzuk egingo ditugu etaantolatu ohi diren kanturako bestelako ekimenak ere bultzatukoditugu, Urretxuko Kantu Afaria bezala».
Ez dira hauek, ordea, kantu taldeakaurreikusi dituen ekintza bakarrak, proposamen gehiago eremahai-gaineratu baitzituzten zapatuan. Aurten 130 urte bete dira JoxeMari Iparragirre hil zenetik (gaur da urtemuga) eta hori gogoratuasmoz emanaldi berezi bat egiteko ideia ere aztertzen ari da taldea.Iraila aldean egingo lukete eta Euskal Herriko kantu talde guztieiluzatuko liekete egun berezi honetan parte hartzeko gonbitea. Halaere, hau oraindik ere aztertzen ari diren proposamena da.
Azkenik, Gernikara irteera bat egiteaere aztertzen ari dira, herri honetako Iparragirreren estatua etakantu taldea ezagutzeko helburuz.
Argazkia: kantu afaria, iazko Urretxuko Santa Anastasia jaietan.