Igande honetan, apirilak 10, Arabakolurralde historikoaren barruan dagoen Trebiñuko lurretara irteeraantolatu du Ostadar Mendi Taldeak. Antolatzaileek esan dutenez, “seibat ordutako ibilbidea izango da , edozein mendizalerentzat egokia”.Bidea Gasteizko Olazuriko zelaietan hasiko dute, bertatik“Olarizu-Kutzemendi (709m.) gainak duen gurutzera igoko gara, etahortik aurrera Lendiz (852m.) eta Arrieta (1001m.) gainak igokoditugu”. Aurrea bidean dagoen mendi-kordala jarraituz “ibilbidearenazken zatian, partzela-arteko pistetatik ibiliko gara, Trebiñuherrirako azken urratsak emateko”.
Irteera goizeko7:00etan izango da, Zumarragako Parrokiatik. Izena eman nahi dutenmendizaleek hala egin dezakete Ostadar Mendi Taldearen telefonoan,943723385, mezu bat utzita, elkartearen egoitzara, Zumarragako KulturEtxera gerturatuta; bihar edo etzi iluntzeko 8:00etatik 9:00etara edowebgunean dagoen email helbidera mezu bat idatzita.
Aste honetan webguneanbertan ibilaldiari buruzko informazio guztia ikusgai izango da, halanola, deskribapena, mapa, GPS fitxategiak eta argazkiak.