2011an zehar, boluntarioen urteaospatuko da Europa mailan. Hori aitzakia gisa hartuta, bi herrietakozenbait taldek, Bidea Eginez koordinakundean bilduta, hainbat ekintzaantolatu dituzte. Gaur goizean egin dute aurkezpena, Zelai Ariztikultur etxean. Bertan ziren talde guztien izenean, Eiluz-eko JoxeJauregi, Eraldatzeneko Arantxa Corrales eta Urgadiel elkarteko JavierRico. Aurkezpenean beste talde batzuetako ordezkariak ere egon dira,Agifes, Hare Haizea, Mairi edo Appalur batzuk aipatzearren.Zumarragako Udalaren izenean, Mikel Serranok eta Arantxa Gozalezek,gizarte zerbitzuetako zinegotziak, hartu dute hitza.
Guztiak ere bat etorri dira,boluntarioek gizartean orokorrean, eta herrian bertan zehazkiagoesanda, egiten duten lana beharrezkoa dela esaterako orduan. ArantxaCorrales haratago joan da; ”boluntariotza izateko era bat da etagizarte justuago eta berdinago bat eraikitzeko egiten dugu lan”esaterakoan. Horregatik, ”boluntariotzaren urte honetan, gizartealdaketarako agente gisa egiten dugun lana errekonozitzea eskatzendugu”.
Horrela, datorren astelehenean hasi etaapirilaren 17ra bitartean, boluntariotzarekin lotutako hainbatekintza antolatu dituzte Zumarragan. Astelehenean, 17:00etan GurutzeGorriko salbamendu tresnen erakustaldia izango da Izazpi parkea.18:00etan berriz, ”Erantzunkizun herritarra” izenburupean,hitzaldia izango da, GIZALDEko, Gipuzkoako boluntariotza elkarteko,Ander Larrearen eskutik El Salvador gizarte etxean.
Apirilaren 13an eta14an, asteazkenean eta ostegunean bi herrietako ikastetxeekinelkarlanean, ”Ireki begiak, elkartu eta ekin” izeneko tailerrakegingo dira.
Asteburuari begiraberriz, larunbatean kale antzerkia izango da Irri-Makila taldeareneskutik. Baita, suhiltzaileen erakustaldi bat eta haurrentzakotailerrak ere 18:00etatik aurrera Euskadi plazan. Ekintzak girotzentrikitilariak arituko dira. Egitarauari amaiera emateko, igandean,elkarteen eguna ospatuko da. 12:00etatik 14:00etara informaziostandak jarriko dituzte Euskadi plazan. Haurrentzako tailerrezgainera, saharar kultura ezagutzeko haima bat ere jarriko du HareHaizea elkarteak. Bertan, tea probatu edo hennaz tatuaiak egitekoaukera izango da. Amaitzeko 14:030ean bazkaria izango da.
Egilea: Asier Zaldua.