Eraldatzen elkarteak Ordiziako Kimetzeta Beasaingo Asmube elkarteekin batera, pasa den hilabetean martxanjarri zuen ekimena da. Asmoa, hilabete bakoitzeko lehendabizikoostegunean elkarretaratzea antolatzea da, indarkeria sexistasalatzeko. Elkarretaratze hauen helburua ”gizartea, sufritzen duenarazo honen aurrean sentsibilizatzea eta gisa honetako ekintzaksalatzea” direla azaldu dute Eraldatzenetik. Gogoan izango dituzte”euren bikotekideek edo bikotekide ohiek hildako emakumeak, tratutxarrak jasaten dituztenak, jipoiak jasotzen dituztenak”.
Hitzordua 19:00etan da,Areizaga-Kalebarrenen eta herritar guztiak daude ekimenean partehartzera gonbidatuta.
Argazkia: Zumarragako, Urretxuko etaEzkio-Itsasoko udalekin batera Eraldatzenek pasa den azaroaren25erako deitutako elkarretaratzea Areizaga-Kalebarrenen.