Arte Ederretako Udal Eskolako ikasleenlanak erakutsiko dituzte gaur arratsaldetik aurrera Zelai Ariztikultur etxeko aretoan. Hamabi urtetik gorako ikasleen lanak bildukoditu erakusketak, ikasturtea hasi eta pasa den otsailera arte egindituzten lanekin. Dorleta Ugarteburuk Goierriko Hitzari azaldudionez, ”tintan zuri-beltzean egindako egindako lanak erakutsikoditugu eta kretak, pastelen antzeko margoekin egindako lanakditugu”. Tinta txinatarrak erabili dituzte; oraingoan plumillarekinlandu ordez, pintzel edo ixipuekin egin dute lan. ”Lan politak ateradira. Zuri-beltzean izateagatik, kontraste handiko lanak egin dituzteikasleek”. Gai librean aritu dira, ”teknika berak nahikoa mugajartzen duelako”.
Kretak pastelen antzeko margoak dira,tiza diruditenak. ”Kolore bakar batean, bi koloretan eta koloreaskotan egindako lanak egongo dira”. Inaugurazioa arratsaldeko19:00etan izango da.