Legazpiko La Bellota kultur elkarteakantolatuta, Extremadurari eskainitako eguna egingo da igandean.Euskadi plazan zenbait postu jarriko dituzte, Extremadurako kulturaeta gastronomia ezagutzera emateko helburuarekin.
Taberna bat izango da plazan, etabertan, besteak beste, pintxoak eta ardoa dastatzeko aukera izango da. Iberiar urdaiazpikoa, gazta, txorizo egosia eta aurten hirugiharpintxoak izango dira aukeran. Ez dira noski, pintxo morunoak erefaltako, ezta Extremadurako beste zenbait jaki ere.
Horretaz gainera, Extremadurako gozotipikoak ere salduko dituzte. La Bellota elkarteko kideak burubelarri dabiltza gozoak prestatzen: erroskillak, pestinoak,floretak…. guztiak eskuz egindakoak. Eguna borobiltzeko bestelakoekintzak ere izango dira. Donostiako Extremadura elkarteko dantzariakizango dira gonbidatu gisa, eta eguerdiko 12:00ak aldera dantzaerakustaldia egingo dute. 17:30ean legazpiarren txanda izango da.
Extremadura egunari goizeko 10:00etanemango zaio hasiera eta egun osoan zehar luzatuko da.