8.562.000 euroko aurrekontua onartudute 2011 urterako Urretxun. Iñaki Zabala alkateak «jaitsierahandia» eman dela azaldu zuen. Era berean, Udalak gastu korronteagutxitzeko erronkari heldu diola ere jakinarazi zuen. Gobernu taldekokideen, EB-Aralarren eta atxikitu gabeko Onintza Mendia zinegotziarenaldeko bozekin egin zuten aurrera aurrekontuek. EAJk kontra eginzien. Itziar Agirrek eurek egindako proposamenei erreferentzia eginzien, errealitatea «hobe irudikatzen zutela» esanez. Era berean,Sarralde eraitsi beharrean Sprilurrera bideratzea ere proposatu zuen,industria arloan aktibitate ekonomikoa sustatu dezan. PSE-EE aldiz,abstenitu egin zen, «objekzioak» izan arren, «trabarik ez zutelajarriko» esanez.
Iazko kontuetatik erabili ez dutendirua aurtengo kontuetan txertatzea ere adostu zuen udalbatzak etadiru kontuak ez ziren hor amaitu. Urretxuko Udalbatzak 8/2010Legegintza Errege Dekretua aplikatzea onartu baitzuen. Honen arabera,udal langileen soldatak murriztu egingo dituzte, %2,72an. Hala ere,gastu korronteetan aurreikusi duten aurrezpena kopuru horretarairistean soldatak egungo baliora igoko dituzte berriro.
Familia Ugarientzako hobariarenordenantzan ere aldaketak egin zituzten, etxebizitzen baliokatastrala 190.000 eurora eguneratuz. Udal langileen zerrendari ereonespena eman zioten, besteak beste, artxibozainaren lanaldia %100eraigoz.
Gaueko bederatzigarren puntuan SantaBarbara jatetxeko kontratuaren aldaketa onartu zuten. Esleipenazuenak, Santa Barbara 9000 S.L. enpresak, ordainketa egiteko jarraitubeharreko prozedura aldatu zuten, batik bat. 430.000 euroen zati batekipamenduan ordaindu du, beste bat dirutan eta falta dena kontratuakiraungo duen 25 urteetan ordainduko du, urteko 12.000 euro inguru.Ordezkari batzuek jatetxea eskuratzeko aukera jende gehiagori zabaldubeharko litzaiokeela esan zuten. Beste batzuk aldiz, egungokudeatzaileei konfiantza puntu bat ematearen alde agertu ziren.
Proiektu berriak
2011 urterakodiru-laguntzen oinarriak ere onartu zituen udalbatzak. Iazkoenoinarri berberak dira, funtsean. Pagoetako bide lanen 4.egiaztagiriaren transferentzia ere onartu zuten herenegun. Azkenzenbatekoa 44.000 eurokoa da, eta honekin, osotara 876.477 eurokokostua izan dute lan hauek. Urretxu 2020 S.L. enpresaren ekimenarilotuta, gauzatu nahi dituzten hiru proiektu prestatzea onartu zuten,«behar denerako prest egon daitezen»: Pagoeta Hotelean Lizeoaegokitzeko lanen proiektua, Pagoeta eta Lilibaso lotuko dituenobrarena eta Lilibason 26 etxebizitza eraikitzeari dagokiona.
Azkenik, bi mozio aurkeztu zituzten.Lehenak, EAJk aurkeztutakoak, Eusko Jaurlaritzako gizarte ekintzakosailburuak, gizarte laguntza batzuk moldatzeko hartutako erabakiaatzera botatzeko eskatzen zuen. Bigarrena, EB-Aralarrek aurkeztu zueneta bihar ospatuko den Errepublikaren urtemugaren inguruan hitzegiten zuen, bozketarako ezer proposatzen ez bazuen ere.