”Liburuak plazara” ekimenak hasi dubere ibilia, apirila estreinatzearekin batera. Zumarragako etaUrretxuko udalek, urtero elkarlanean antolatzen duten ekimena da.Helburua, herritarren artean irakurzaletasuna bultzatzea.
Liburuaren Nazioarteko Eguna,apirilaren 23an ospatzen da eta horren harira, hainbat dira,”Liburuak plazara” izenburupean, antolatu diren ekintzak.Lehendabizikoa, pasa den apirilaren 1ean izan zen, Haur LiburuarenNazioarteko Egunean. Ipuin kontaketa egin zuten Zumarragakoliburutegian.
Ekintzek gaur izango dute jarraipena.Batetik, bost eta bederatzi urte arteko haurrei zuzenduta, ipuinkontaketa izango da Urretxuko liburutegian. Zurrumurru antzerkitaldeak eskainia izango da, 17:00etan. Leku muga dela eta, aldezaurretik gonbidapenak jasotzea beharrezkoa zen. Denak banatu diradagoeneko. Bestetik, helduentzako hitzaldia eskainiko dute FelixMaraña eta Jose Luis Padron idazleek. ”Gabriel Celaya: ehun urtekokontzientzia” du izenburua eta 19:00etan hasiko da Zelai Ariztin.
Larunbatean, Paideia eta Arestiliburu-denden laguntzarekin, liburu azoka egingo daAreizaga-Kalebarrenen. Herritarrek liburuak uzteko, hartzeko etatrukatzeko aukera izango dute. Ekimenarekin amaitzeko, datorrenastelehenean Andoni Salamero idazle zumarragarrak ”Sormenarenunibertsoan” izeneko solasaldia eskainiko du. Ekitaldia, ZumarragakoZelai Arizti kultur etxean izango da, 18:00etatik aurrera. Jose LuisCancho idazleak ere parte hartuko du bertan.