Azken egunotanZumarragako airearen kalitateak eman dituen neurketen emaitzakkezkagarriak direla eman du jakitera Zumarragako ezker abertzaleakprentsa ohar baten bitartez. PM10 osagaiak direla eta, bi egunetanmaila ”arriskutsua” gainditu dute eta beste lautan maila ”osotxarra” izan da, neurtutakoaren arabera. Airearekin kalitateaneurtzeko ibilgailua Areizaga-Kalebarren plazan izan da azkenasteetan. Orain, Zumarragako trintxeran kokatu dute.
Jarraian duzueirakurgai osorik, Zumarragako ezker abertzaleak helarazi duen prentsaoharra:
Ezker abertzaleak hainbat herritarrenkezka maila igoz doala sumatzen du, eta jarrera hau guztiz ulergarriairuditzen zaigu. Urteetan, filtroez, neurri bideragarriez, ardurez…hitz egiten aritu ondoren, egun, mahai gainean dugun bakarrabizilagunen kezka hori da. Hainbat herritar hurbildu zaizkigu asteanzehar gaueko 00:00etan Antiora igotzera gonbidatuz. Zumarraga gaineanhautsez eta kez beteriko laino handi bat ikusten den egunak daude.
Ez dugu baieztapen ofizialik, bainaofizialtasunetik at dauden iturriek komentatu digutenez, azkenasteotan Eusko Jaurlaritzaren urgentziazko interbentzio bat egon daArcelorMittalen kutsadura maila altuen eraginez.
EAJk bere ikerketan aipatzen zituendatuak onartuta ere, ez gaude inolaz ere ados bertan plazaratuzituzten ondorioekin. Zumarragako kutsadura maila altuari ekarpeniknagusiena ArcelorMittalen jarduerak egiten dio. Eta hau ez diogu guk,Eusko Jaurlaritzak dio.
Ez gatoz bat Zumarragako Udalarenmezuarekin eta jarrerarekin. Zumarragako kutsadura maila altuarenarrazoi nagusia ez da trafikoa, ez da bailara itxi batean kokatutaegotea eta ez da ez, Saharako haizea. Zumarragako airearen kutsadurabezalako gai garrantzitsu bat ezin dugu ardurak sakabanatuz eta bestealdera begiratuz saihestu.
Ez gatoz bat ere Zumarragako Udalarenutzikeriarekin eta axolagabekeriarekin. Arazoa definitzeko ematen aridiren pausuen kontra doa Zumarragako gure agintariak egiten aridirena. Beste gauza batzuen artean, Areizaga plazan jarritakoneurgailu mugikorraren ondoan txurreria bat ipiniz
Era berean, Arcelor Mittal Zumarragakobizitza industrialaren eta ekonomikoaren zati garrantzitsutzat dugu.Gure ustez, Arcelor Mittalek urte luzeetan jarraitu behar duZumarragan aberastasuna eta lana sortzen, baina dagokion moduan,legea betez.
Gaiari urteetako jarraipena eginondoren, oso kezkatuta gaude. Arazoa ez da ari konpontzen, eta Udalaherritarrak (gu barne) nahasten saiatzen ari da, mezu epelekin etaeduki gabekoekin. Gure galdera oso sinplea da: zergatik garbi ezjokatze hori?
Eskari publiko bat egin nahi dioguZumarragako Udalari, behar diren kudeaketak egin ditzan gutxienezhiru txosten lortzeko:
1.- Kutsadura sortzen duen PM10 partikulen osagaiak zehaztuko dituzten analisien emaitzak.
2.- ArcelorMittalen beruna erabiltzen den ala ez egiaztatuko duen txostena. Erantzuna baiezkoa balitz zenbat eta zein baldintzetan egiten duen, zein segurtasun neurri hartzen diren eta berunaren erabilera legezkoa den ala ez erantzun dezala.
3.- Osakidetzaren txosten bat, Zumarragako minbizi eta arnas sistemaren gaixotasun tasak normalak diren ala ez zehaztuko duena.
Inma Albisua eta Aitor Garmendia. Zumarragako ezker abertzalearen izenean.