Zazpi urtez Frantzian kartzelan egoneta gero, aske gelditu zen atzo Inocencio Soria ”Tente” zumarragarra. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak esan duenez, orain 32 urte herritik alde egin behar izan zuen, horietatik zazpi preso eman dituelarik. Behin, ezarritako kondena beteta, atzo gaueko21:00ak inguruan iritsi zen Ormaiztegira autoz. Bertan egin ziotenhainbat herritarrek lehenengo harrera. Kotxe karabanan egin zituztenUrretxura arteko kilometroak ondoren.
Urretxura iritsita ehunka lagun zeuden,harrera beroa egiteko. Bertsolariak, txalapartariak eta dantzariakzituen zain. Bi lore sorta ere eskaini zizkioten bertan bildutakoek.Soriak, egindako harrera eskertu zuen, oraindik ere kartzelanjarraitzen duten euskal herritarrak gogoan. Bertaratutakoeikartzelara ”eskutitzak idazten jarraitzeko” eskatu zien ”askoeskertzen baitira horrelakoak han”.
10 urteko espetxe zigorra
Inocencio Soria preso politikozumarragarra 2004ko apirilaren 17an atxilotu zuten Frantziakopoliziek. Epaitua izan ondoren 10 urteko espetxe zigorra ezarrizioten. Atzo bete zuen ezarritako zigorra, 7 urte beteta. Apirilaren7an gose greba hasi zuen Soriak, kanporaketaren aurka protestaegiteko. Kanporatua izango balitz Espainiako poliziek atxilotu etainkomunikatzeko arriskua zegoen, baina azkenean ez zen horrelakorikgertatu. Inocencio Soriak azkeneko urteak, Perpiñagneko kartzelaneman ditu.
Egilea: Goierriko Hitza.