Zumarragako ezker abertzaleakapirilaren hasierako kutsadura datu txarren berri eman joan denastean, prentsa ohar baten bitartez. Apirileko bi egunetan,kutsadurak goia jo, eta datuak ”arriskutsuak” izan ziren, EuskoJaurlaritzak egindako mailaketaren arabera; hots, datu horiek mugakgainditu eta mailarik kezkagarriena eman zuten. Mikel SerranoZumarragako alkateari galdetuta, ”grafito tobera batekin arazoak”egon zirela azaldu du; ”euskarria apurtu, eta bat-batean grafitotonak erori ziren. Hauts horrek guztiak kutsadura neurriei eraginzien, eta altzairutegiko produkzioa eten egin zuen Jaurlaritzak”.
Hilaren 8an gertatu zen hori. PM10arenneurketak mailarik kezkagarriena eman zuen. Aste horretan, neurketekbeste behin jo zuten goia, ustez, ”inbertsio termikoagatik”.Produkzioa martxan jarri zen, ”neurketak bere onera etorri zirenean,eta matxura konpondu zutenean”, beti ere Serranoren arabera.Alkateak, ”Jaurlaritzako ikuskatzaileek une oro egoerarijarraipena” egin diotela adierazi du, eta aurretik ere, ”inbertsiotermikoa nagusitu” zen egunetan ”gurera begira” zeudela azaldudu.
Jaurlaritzak berak ezartzen ditukutsaduraren inguruko mailak. 138tik gorako neurketa ematen duenean,maila ”arriskutsua” dela diote. Hilaren 6an, 146koa izan zen eta8an, 145ekoa. ”Oso txarra” berriz, 82,6 eta 134 artean dagoeneanda; lau egunez, martxoan eta apirilean, tarte horretan daudenkopuruak jaso dituzte Jaurlaritzaren neurgailuek.
Neurgailuak
Orain hiru neurgailu daude Zumarragan.”Izazpi auzokoak datuak ondo ez dituela hartzen konturatu ziren,konexioa ez zebilen ondo, eta kontutan hartuta aldi bereko datuakematen dituela, beste neurgailu bat jarri zuten Izazpin bertan”,hala azaldu du alkateak. ”Neurgailu batek Izazpiko datuakkontrastatzen ditu, ondo dabilela segurtatzeko, eta bestea mugitzenari da herrian barrena”. Trintxeran eta Zelai Ariztin neurgailu banadago.
Egilea: Goierriko Hitza.