Pazko asterako hainbat jardueraantolatu dituzte Zumarragako eta Urretxuko Udalek haurrei etagaztetxoei zuzenduta. Haurrentzako tailerrak Lizeoan izango dira, etagaztetxoei zuzendutakoak Gazte Bidean lokalean; biak ere Urretxun.
Jarduera horiek, opor garaian, haurrenaisialdirako aukera gisa antolatzen dituzte bi udalek. Hilaren 26tik29ra bitartean, Lizeoko soinketa gela irekita egongo da. Tailerrak 4urtetik gorako haurrentzat izango dira, eta 4 urtetik beherakoumeentzat Txiki Txokoa irekiko dute, 2 urtetik 4 urte bitartekohaurrentzat, hain zuzen ere.
Lizeoko soinketa gelako ateak 11:00etanireki eta 13:00era arte zabalik egongo dira; arratsaldez 16:30etik18:30era. Sarrerak bi euroan salduko dituzte saioko, baina 10 eurokobonua egiteko aukera ere badago. Txartelak bertan eros daitezke.
Gaztetxoentzat
Gazte Bidean lokalean hilaren 26tik29ra bitartean film emanaldiak egingo dituzte, eta sukaldaritzatailerra ere izango da. 12 urtetik 17 urte arteko gaztetxoentzatzabalik dago lokala. Sarrera doakoa da, eta izena lokalera joanda edoInterneten eman daiteke, gaztebidean@gmail.comhelbidean.
Pazko astean Gazte Bidean lokalak ohikoordutegia mantenduko du, eta txandak egingo dituzte adinaren araberaasteburuetan.