Estitxu Zaldua, Juanlu Escudero eta Jose Mari Tena ‘’Txin txin hotsak ez du kezkatzen Gregorio’’ antzezlana taularatu zuten garaian.
Antzezlana herritarrek egin zuten bere osotasunean: gidoia Patxi Iraetak idatzi zuen, zuzendaria Juanlu Escudero izan zen eta aktoreak Jose Mari Tena, Estibaliz Gutierrez, Estitxu Zaldua, Estitxu Sudupe, Iker Antia, Olatz Soraluze eta Estitxu Gomez. Argiztatze lanetan Alfonso Torregrosa aritu zen eta eszenografian Koldo Cadierno. Eszenarioa Esnal aroztegiak eta Oskar Cadiernok egin zuten, arroparen diseinua Mikel Arranzek eta Begoña Idiakezek eta kartela Pedro Narbaizak. Bukatzeko, Jose Antonio Tellez argazkilari lanetan aritu zen.