Tucson (Arizona, AEB) hiria Mexikotik gertu dago, eta han ontzen dituzte abestiak Calexico-koek. Muga-mugan egonda, alde bateko zein besteko eraginak nahasten dituzte dotore. Amerikana-ren soinu iradokitzaileak, tex mex-a, eta Mexikoko folklorearen ahaireak. Joey Burns-en ahotsa egokia da pop melodiei bidea egiten uzteko, eta instrumentisten konponketek, berriz, postrock delakoaren kutsua eman zioten Calexicoren seigarren diskoari. Gozagarria benetan. Arizonako highway batean autoarekin segi eta segizoazela irudika dezakezu, adibidez. Edo udako gau epelen deia sentitzera irits zaitezke tronpeten deiadarrarekin.
Igor Susaeta