Film honen izenburua museoetan garai batetik hona sarriago irakurtzen den kartel batetik hartua dago.
Kartela irteera non den jakinarazteko erabiltzen da: hots, opari dendatik barrena pasaz aurkituko duela irteera. Denetik saltzen dute halako dendetan, marketinak dena zipriztindu duen gure garai moderno honetan. Arte ofiziala merkantilizatuta dago, baina berbera gertatzen ari ote zaio kaleko arteari, espazio urbanoan egiten den arteari? Filmaren izenburuak irudikatzen duen metafora horren barnean dago filmak proposatu nahi duen hausnarketa. Kaleko artearen erakusgarri diren hainbat artista aurkezten dizkigu filmak, baita euren lanak, euren motibazioak eta asmoak zein-tzuk diren ere. Dokumental benetan interesgarria eta oso oso dibertigarria. Maiatzaren 13an, 22.15ean, Zelai Arizti aretoan.
ButaK 21 zineklub taldea
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide