Bizitza etengabeko aldaketa dela uzten dute agerian Meaberen poemek. Eta liburu honetan bitsa da horren adierazle.
Amodioaren galera du ardatz lehenengo atalak, amaren galera bigarrenak, desio berriak hirugarrenak. Poeta ez da bere tragedia pertsonalen gatibu geratzen. Lehenengo bere izatea berresten du definizio batekin: “emakume kaierduna naiz; andre mamitsua nauzu: euskal poesiaren larrosa”. Ondoren, bere hondamendiaren alde egiten du topa: “edaten dut etxe suntsituagatik”. Jarraian, orainari ematen dio ongietorria: “nahi dudanetik ezer ez dut, momentu hau salbu; ez du balio fedea galtzerik”. Eta bide berrietan barrena abiatzen da, betiko idazkera indartsu, oinarrizko eta hunkigarriaz, baina bizi-bulkada sutsu eta borrokatu berri batez: “Andre eta jabe, loto-loreak hankartean, edo etanola”.
Antxiñe Mendizabal
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide