Eguraldiak baldintzatu zuen azkeneanatzo, urtero, Zumarragan egiten den Pazko Bigarreneko jaia. Antioizaten du ohituraz kokaleku jaiak, baina eguraldi txarraren eraginezEuskadi plazan egin ziren antolatuta zeuden ekintzak.
Plazako arkupetan egin zirenhaurrentzako jolasak, baita txokolate jana eta erromeria ere. Airelibrean egin zen aldiz, aizkora erakustaldia. Mikel Larrañaga etaXabier Zaldua aizkolari gazteak Joxe Ugarteburu eta Javier Aranberribeteranoen aurka aritu ziren Azken hauentzat izan zen azkeneangaraipena.
Egun osoan zehar euria lagun izanbazen ere, udaletxeko agintariek ohitura bete zuten, eta Antioko amabirjinari bisita egin zioten .
- Ikusi bideoa jarraian: