Maiatzaren 22an udal hauteskundeakizango dira. Alderdiei datozen lau urteetarako duten eskaintzarenberri emateko eskatu diegu.
PSE-EE: “Inor ez da eskualde honetazgogoratu, baina zorionez Beasain-Durangok eta AHTk aukera bikainakeskainiko dizkigute”
Zumarraga bidegurutze izatea nahi dugu,ez fisikoki bakarrik: kultura eta ideia ezberdinen topaleku izateanahi dugu, guztiok parte hartzeko aukera izatea. Hori funtsezkoa da.Hori lortzen badugu, demokrazian sakondu dugun seinale izango da.
Bestalde, erronka ekonomiko handiadugu. Kontua ez da egitasmo berriez hitz egitea, orain arte krisiariaurre egiteko egin dugun lana oinarritzat hartzea baizik. Eskualdemailan plan estrategikoa egin zen eta hori garatu behar da. Batzuekhausnarketa egiteko garaia dela diote, baina hausnarketa eginda dagoeta alderdi guztiak ados agertu ginen.
Azken 30 urteotan inor ez da eskualdehonetaz gogoratu, baina zorionez Beasain-Durangok eta eta AHTk aukerabikainak eskainiko dizkigute. Dena den, azpiegitura hauek aspaldiegon behar ziren eginda.
Hirigintzari dagokionez, Zumarraganaldaketa handia eman da. Azken urteotan jasotako diru-laguntzei eskerherri atsegina dugu. Orain herriaren zaharberritzearekin jarraitzeadagokigu. Bestalde, baserrientzako azpiegituretan ere inbertsiohandia egin da: bideak konpondu dira, argiteria berritu da… Bidehorretatik jarraituko dugu. Gure helburua baserriak eta herriahurbiltzea da.
Baina garrantzitsuena gutxien duteneilaguntzea da. Udalera jende asko etortzen da laguntza eske etaahalegin handia egin beharra dugu.
Horretaz gain, maiatzean bertaninterpretazio zentroa eraikitzen hasiko dira. Denon artean horrietekinik handiena ateratzen saiatu beharra dugu.
Urretxuri dagokionez, duela gutxi EAJeta Hamaikabat alderdiekin akordio batera iritsi ginen. Helburuaherriaren garapena bideratuko duten Arauak lortzea da. EuskoJaurlaritzak eta Foru Aldundiak dagoeneko ondo zehaztu dute zenbatetxebizitza eraiki daitezkeen eta non. Horrek inbertsoreei ere lanaerrazten die.
Azken bi legealdietan alkateek nola edohala atera dituzte aurrera Arauak, nahikoa babes jaso gabe, eta horiez da gomendagarria. Hauteskundeak irabazten saiatuko gara etaondoren akordio batera heltzen. Egungo gobernu taldeak egindako lanaaprobetxatuko dugu, baina gauza asko aldatu beharko dira. Urretxuklehenbailehen Arauak behar ditu garatu ahal izateko eta alkateberriak alderdi guztiak kontuan izan beharko ditu. Orain artekojarrerarekin ez gara inora helduko. Legealdi honetan gurebozeramaleari ez zaio kasurik egin eta hori ez da bidezkoa.
Bildu: “Zumarragak eta Urretxukeuskaldunak, solidarioak, sostengarriak eta parekidetasuneanoinarrituak izan behar dute”
BILDUren ustez etorkizunean nahiditugun Zumarraga eta Urretxuk euskaldunak eta solidarioak izan behardute, ingurumenarekiko sostengarriak eta gizon eta emakumeen artekobenetako parekidetasunean oinarriturikoak.
1. Herri eredu parte hartzaile eta bizia nahi dugu; demokrazia parte hartzailea bermatuko duena. Erabakiguneetatik aldendu gaituen sistema honetan herritarrek erabakia hartzeko bitartekoak berreskuratu behar ditugu.
2. Udalen kudeaketa eredu ireki eta gardena bultzatuko duena. 60 lan ildoz osatutako bi herrien arteko elkarlan egitasmoari ekingo diogu berriz.
3. Zumarraga eta Urretxutik Euskal Herriaren erro eta nortasuna indartu nahi dugu.
–Euskara: Udaletako sail guztientzateuskara plana ezarri, sakondu eta sendotuko dugu. Nerabe etagazteekin lan egiten duten aisia, kirol eta kultur taldeetaneuskararen erabilera sustatuz.
-Hezkuntza: Euskara oinarri, EuskalHerri librean emakume eta gizon libreak hezteko bitartekoa izan etaherriko hornidura hobetuko dugu.
-Kultura: Herritar orok bere herriarenhistoria, ohitura eta kultura ezagutu eta sakontzeko bitartekoak etahornidura bermatuko dugu.
-Lan eta bizi baldintza duinak euskalherritarrentzat: Elkartasun printzipioa oinarri, herritar ororen etabereziki gazteen, emakumeen eta etorkinen eskubideak, babes sozialpubliko, unibertsal eta parte hartzailearen bitartez bermatukoditugu.
-Etxebizitza: Jabego pribatuaren etamerkatuaren logikatik kanpora atera nahi dugu. Espekulazioari bideakitxiz, alokairuzko etxebizitzei lehentasuna eman eta hauentzat lurerreserba bermatu alokairuzko etxebizitza parke publikoa sustatuz etazaharrak birgaituz.
-Zerbitzu publikoak eta sozialak:Gutxieneko sarrera ekonomikora iristen ez direnei edotamenpekotasunen bat duten herritarrei oinarrizko zerbitzu guztiakbermatuko dizkien politikak aurrera eramango ditugu.
-Emakumearen menpekotasun estrukturalagainditu: Emakumeen parte hartzea ahalbideratu eta sustatuko dutenneurri zehatzak aurreikusiko ditugu.
-Udal inklusiboak eta migraziopolitika: Etorkinekiko izan ditzakegun pentsamolde arrazisten aurreanbere eskubide eta arduren jabe direla aitortzeko ekimenak burutukoditugu.
-Ekonomia eta ekoizpen bitartekoak,Euskal Herriaren eta euskal herritarren zerbitzura: Pribatizazioeikontra egin, lehen eta bigarren sektoreak defendatu… Mankomunitateikuspegitik lan egingo dugu eskualde osoa aktibatu dadin. Zergapolitika birbanatzailea garatuko dugu, gehien dutenek gehiago emandezaten eta gutxien dutenek bizi baldintza duinak izan ditzaten.
-Lurralde antolaketa sostengarria etaekologia: Konfliktoa sor daitekeen proiektuetan, eztabaida sozialzabalari bide eman. Zaborra zero” helburu izanik, martxan daudenzabor bilketa sistemen segimendua egin Sasietarekin batera etaemaitza hoberenak ematen dituena lehenetsi. Eraikia dagoenari ahaliketa etekinik handiena atera berria eraiki aurretik. Goi auzoetakoirisgarritasun azterketa egin eta ekintza plana zehaztu. Oinezkoeilehentasuna ematen dien plana garatzen bukatu. Eremu guztietan ezindufisikoentzat irisgarritasuna egokitu. Isurketa kutsatzaileen salaketaeta zainketa sistematikoa egitea. Santa Barbara eta Antiokoparkeetako planak garatu.
-Gazteria: Gazteek erabakitzeko etaantolatzeko guneak bultzatu eta errespetatuko ditugu.
-Kirolak: Kirola, lehiaketa mundutikharatago, herritarrentzat osasuna, aisialdia eta harreman sozialak indartzeko bitarteko moduan landu.
-Udaletik, bizi-eredu etaharreman-molde askatzaileak sakondu eta praktikan jarri.
Hauek dira BILDUk Zumarrraga etaUrretxun datorren legealdian gure udaletan gauzatuko dituen ardatznagusiak. Bildu Zumarraga eta Urretxu. Bildu Euskal Herria. Bilduezkerretik abertzalegoa!
EAJ: “Hainbat guneren berriztapenamartxan jarri behar da: Aparicio eta Kalebarrenekoa adibidez”
Garapen ekonomikoa:
-Industria gure ongizatearen ardatznagusia izanik, garapen industrialari lehentasuna eman behar diogu.
-Ezkio, Urretxu, Legazpi etaZumarragarentzat bailara mailako proiektu estrategiko adostu batbehar dugu, konpromiso irmoa eta beharrezko baliabideak jarrizpaperetik errealitatera gauzatu behar dena.
-Bailaran egindako hausnarketaGoierriko bailararekin partekatu eta gerturatze prozesu bat emanbehar da.
-Enpresa traktoreen eta txikien arteanforoak erabiliz, estrategia berriak sortuko dituzten hausnarketaprozesuak bultzatu behar dira.
-Jada gure aurrean dauzkagun aukerakera ausart batean bultzatu behar ditugu, sektore sozio-sanitarioa,produktu berriak sortzeko ingeniaritza zerbitzuak,…
-Merkataritza sektore ekonomikogarrantzitsua izateaz gain, gure kaleei bizitasuna ematen die.
Bitartean-ekin lankidetzan herrikomerkataritza sareak dinamizatzen jarraitu behar dugu.
-Ekintzaileei laguntzetik, jarreraproaktiboago batekin, ekintzaileak sortzera pasatu behar dugu.
-Ezagutzaren garaia deitzen den honetanera guztietako formakuntzak berebiziko garrantzia izan behar du etahau izan behar da etorkizunera begira gure lehen inbertsioa.
Ingurugiroa:
-Arazo bat daukagula onartu etagardentasunean oinarritutako plan bat martxan jarri behar dugu.Inguruko bailarek arazoa konpontzea lortu badute gu ere gai izangogara.
-Plan hau aurrera eraman ahal izatekojakintza-alor anitzeko taldea proposatzen dugu. Udaletako,Jaurlaritzako, Aldundiko, Osakidetzako eta Unibertsitatekoordezkariak egongo lirateke.
-Martxan jar daitezkeen neurrizehatzak: inbertsioak behar dituzten enpresei laguntzak lortzenlagundu, PM-10-aren analisi kimikoa egin, garbitasun hezea indartu,bidegorri sare zabalago baten bidez oinezkoen mugikortasuna sustatu.
Ongizatea:
-Dependentzia egoeran dauden pertsonei,eta beraien familiei zerbitzu egokiak eta pertsonalizatuakeskaintzeko baliabideak indartu.
-Dinamika desberdinen bitartez helduenesperientzia herriaren zerbitzura jarri.
-Apartamendu babestuak eraiki.
-Egoera zailetan daudenei dagozkienlaguntzak eta hauekin batera doazen bete beharren betetzea bermatubehar dugu.
-Enpleguaren bidez gizarte txertaketabideratu.
-Etorkinen integrazioa ahalbideratu.
-Nerabeentzako sortutako Gaztebideanegitasmoarekin sendo jarraitu.
-Gazteei musika eta bestelakoekintzekin gure kaleak erakargarriak egin.
-Gizon eta emakumeen arteko aukeraberdintasunean jarrera aktiboa hartu behar dugu, genero-indarkeriarenaurka irmoki azalduz.
Nekazaritza:
-Enpresekin bezala, gure baserrietanekoizten diren produktuen sustatzea eta bertan ematen den ihardueraareagotzeko lan egin behar dugu.
Hirigintza:
-Etxe babestuen politika bultzatu nahidugu, alokairu erregimenean esfortzu berezia eginaz, baina etxehauek, gizarte bateratua nahi badugu, libreki saltzen direnekinintegratuak egon behar dute eta ez gune batzuetan kontzentratuak.
-Hainbat guneren berriztapenak martxanjarri behar dira, Aparicio eta Kalebarren guneei adibidez irtenbideaemanez.
-Auzoz auzoko planifikazio orekatua etabizilagunekin partekatua.
-Jasangarritasuna, eraginkortasuna,irisgarritasuna eta mugikortasunak proiektu guztien oinarrian izanbehar dute.
Kirola, Kultura eta Euskara:
-Kultur talde sendoak dauzkagu etahauetan beharrezko baliabideak jarriz sorkun-tza propioa etaaniztasuna sustatu nahi ditugu, beste kulturei ateak irekiz, bainaeuskara eta euskal kultura ardatz izanik.
-Kirola egitearen abantaila etabaloreak gizarteratu behar ditugu.
-Kirol instalakuntzak hobetu eta eraeraginkor batean kudeatu.
-Kiroldegietarako txartel bakarrasortu.
Kudeaketa arduratsua:
-Udalaren eguneroko kudeaketairizpideak, eraginkortasuna, gardentasuna eta partehartzea izan behardira oinarri.
Hamaikabat: “500 etxebizitza ingurukohiri plangintza proposatzen dugu, gehienak babes ofizialekoak edotasatuak”
Urretxu berpizteko
Legealdi honetako balorazioa 2007koirailean egin zuten orduko gure taldeko bozeramaileek: akatshistorikotzat jo baitzuten orduan Urretxuren garapena oztopatzea. Etadenborak erakutsi du horrela izan dela, abian ziren hainbat proiektubetirako itzali direlarik. Ordutik hona berri gutxi, bainakezkagarriak: Udalak zorpetzeko hartu duen joera geldiezina etaeskualdeko nahiz Urretxuko langabezi tasen igoera.
Horren aurrean, ANVk gidaturiko udalgobernuak denbora eta dirua xahutu baino ez ditu egin. Hainbatzinegotzik amua irentsi ostean Iñaki Zabala jirabiraka ibili daagindu zuena ez betetzeko. Ondorioz, oraindik ez dakigu nolageldituko den herriko hiri plangintza. Hori marka hori!
Normalizazio politikoa
Azken hauteskundeak ezohiko kutsua izandute hainbat arazo direla medio. Normalizazio politikoa lortzekourratsak eman arren, guk gehiago exijitzen diogu ETAri: euskalgizartearen tutoretza papera baztertzea eta inolako baldintzarik gabearmak betirako uztea. Era berean, pozez hartuko genituzke Sorturenlegalizazioak eta Bilduren zerrendak gauzatzeak.
Udal politikan eskarmentua duen jendeaosatu arren, alderdi berria da Hamaikabat. Denborak arrazoia emandigu arlo honetan ere bai. Hau da, EA ezker abertzalearen besoetaratudela, alegia. Guk errespetuz hartzen dugu aukera hori baina ez duguEAren ibilbidearekin koherentziarik ikusten, Urretxu eta Zumarragabezalako herrietan sinestea ere!
EAren estrategiarekin bat egiten ezgenuelako eta, gainera, abertzaletasun historikoa eta erakunde zaleaindartzeko Hamaikabat. Zoritxarrez ez da gauzatu guk nahi genuenakordioa esparru hori sendotze aldera. Iñigo Peñagarikano saiatuzen alderdiak mugak erakutsi zizkion arte. Saiakera horregatik zorteon opa dizugu, Iñigo.
Urretxu, jokoan
Hauteskunde hauek garrantzitsuak izangodira normalizazio politikoa gertuago ikusteko. Hori ez dugu ukatzen.Halere, maiatzaren 22an Urretxuk jokoan ditu makina bat arazo:etxebizitza, azpiegiturak, enplegua, zorrak kitatu… Hazkundeorekatu batean oinarrituta 500 etxebizitza inguruko hiri plangintzaproposatzen dugu —gehienak babes ofizialekoak edo tasatuak-. Zentzuhonetan ez dugu egokia ikusten Lizeon eta Irimon etxebizitzakeraikitzea eta ezinbestekotzat jotzen dugu udal jarduera enpleguarensorrerarako bideratzea.
Nola egin? Urretxu berpiztekoHamaikabaten asmoa da urtea bukatu aurretik, Urretxuk ArauSubsidiario berriak izatea, Urretxuk ezin dituelako beste lau urtepikutara bidali. Ezagutu dugu zer den ezker abertzalea agintzen gureherrian. Gure iritzi apalean Urretxuri eta eskualdeari hobeto joanzaio abertzaletasun historikoaren gidaritzapean.
Orain, zurea da hitza.
Bukatze aldera, Pello Gonzalez daHamaikabateko diputatu nagusirako hautagai. Pello izan da Urretxuguztiz aldatu zuen gizona. Pellok Ogasun departamentuan egindako lanatxalogarria izateaz gain, arnas berria eman dio Gipuzkoako ForuAldundiari. Hamaikabaten beharra islatu du Pellok bere zereginetan:zintzoa, zorrotza, langilea, gizon prestua. Ziur gaude herritarrenbabesa eskuratuko duela erronka berri honetan.
EB: “Eskailera mekanikoak jarrikoditugu, San Gregoriora eta goiko aldeko auzoetara igotzeko”
Ezker Batuak Zumarraga eta Urretxukoherriei begira aurrerapauso batzuk proposatu nahi ditu. Herriakmaiatzaren 22ko hauteskundeetan Ezker Batua alderdiaren alde egingobalu hauek izango lirateke gure programaren puntu nagusiak:
-Urolako antzinako geltokiko eraikinazaharberrituko dugu, erabilera soziala emateko.
-Eskailera mekanikoak jarriko ditugu,San Gregoriora eta goiko aldeko auzoetara igotzeko.
-Pribatizatu beharrean udal-zerbitzuenkudeaketa publiko eraginkorra sustatuko dugu, eta enpresei eta, batezere, ETE-ei lagunduko diegu, beti ere lanpostu egonkorrak sortzenbadituzte.
-Zerga-pizgarrien plana prestatuko duguetxebizitza hutsak merkaturatzeko.
-Erreferenduma eta herri-ekimenaezarriko ditugu, herritarrek zuzenean parte har dezaten.
-Udalerriko adinekoek errealitateekonomikoaren araberako prezioak dituzten egoitzen zein egunekozentroen premia dagoela defendatuko dugu.
-Gurasoen lan-premien ordutegiariegokitutako leku gehiago sortuko ditugu haurtzaindegian.
-Errausketa gaitzetsiko dugu etahondakin organikoen atez ateko bilketa bultzatuko dugu.
-Udal-gastua eta, batez ere, gastuarrunta (zereginen bikoizketa, soldata-osagarriak, liberatuak…)murrizteko plana egingo dugu.
Aralar: “Alokairuko etxebizitzasozialak modu masiboan (%80) nahi ditugu jarri merkatuan”
Gure balore eta printzipioak:
-Ezker eraldatzaile, eraginkor eta azkarra.
-Edukietan oinarritutako elkarlana.
-Aniztasuna oinarri eta helburu.
-Tinkotasuna eta malgutasuna.
-Euskaraz bizi eta lan egingo dugu.
Erronkak eta lan-ildo nagusiak:
Pertsonen zerbitzura egongo denhirigintza eta alokairuan oinarritutako etxebizitza-politika ausartagauzatu.
-Pertsona ardatza izatea herrion diseinuan eta herri integratzaileak izatea.
-Etxebizitza bat izateko oinarrizko eskubidearekin espekulaziorik ez. Alokairuan eta kudeaketa publikoan oinarritutako etxebizitza-politika: alokairuko etxebizitza sozialak merkatuan jarri modu masiboan (%80). Gazteen emantzipazioa erraztuz, alokairuan bizitzeko eskubidea bermatuz eta ez erabiliz diru-publikoa patrimonio pribatua egiteko.
-Oinezkoak, ibilgailu ez-kutsakorrak eta garraio publiko lehiakorra oinarri izango dituen mugikortasun-eredua.
Gizarte-zerbitzuen kudeaketa publikoaberreskuratu zerbitzuen kalitatea handituz eta bazterketa sozial orodesagerraraziz.
-”Gizarte-eskubideen karta” sortu eta gizarte-zerbitzuen kudeaketa publikoa lehenetsi.
-Hiri onuragarriak: osasuna, oinarrizko eskubide gisa.
-Pobreziaren eta gizarte bazterketaren aurkako borroka.
-Erretirodunak eta pentsiodunen parte hartze aktiboa bultzatu.
-Ahalmen urritasunak dituzten pertsonak komunitatean integratu eta autonomia sustatu.
-Genero-berdintasuna eta sexu-joeren aniztasuna defendatu.
-Immigrazioa aukera bat da eta ez arazoa.
Kalitateko enpleguak sortu tokikoekonomia berritzailea, ekologikoa eta solidarioa sustatuz.
-Kalitateko enplegua sortuko duen plana eta langileon defentsa aktiboa.
-Gizarte-ekonomia berritzailea eta balio erantsi handikoa sustatu.
-Lan-eremuan aukera berdintasunaren alde eta bazterketaren aurka lan egin.
-Bertako nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa bultzatu.
-Kontsumo arduratsua sustatu eta bertako merkataritza babestu.
-Bidezko-merkataritza eta elkartasun nahiz lankidetza-proiektuetan sakondu.
Ingurumenaren errespetuan oinarritutakogarapen eredu berrira abiatu.
-Jasangarritasun irizpideak sail eta jarduera guztietan ezarri.
-Energia aurreztu eta kontsumoa baretzeko neurriak hartu.
-Erregai fosilen gutxitzea energia berriztagarriekin ordeztuz.
-Uraren kultura berria eta kontsumoaren murrizketa.
-Hondakinen kudeaketa integrala eta zero zabor filosofia bilduz: hondakinen gutxitzea, berrerabiltzea eta birziklapena; atez ateko bilketa abian jarri.
-Kutsadurari (airea, Urola ibaia, zarata…) irtenbidea eman: adituekin diagnostiko zorrotza egin eta ekintza-plana abian jarri.
-Lorategi, parke eta gune berdeak areagotzea.
Herritar eleanitzez osatutako herrieuskaldun, osasuntsu eta sortzailea bultzatu.
-Euskara zerbitzua indartu eta euskararen erabilera ardatz izango duen hizkuntza-politika salto kualitatiboa ematea.
-Euskara ardatz izango duen kulturgintza sortzaile eta parte-hartzailea bultzatu.
-Kirol praktika askotarikoa eta osasungarria bultzatu: ekipamenduak behar horietara egokitu eta elkartegintza lagundu.
-Gazteriaren autoeraketan lagundu eta baliabideak eskaini.
-Irakaskuntza publikoa defendatu herri-ekimenetik sortutako bestelako hezkuntza-eskaintzak aintzat hartu.
-Bakegintza gure herrietara eraman nahi dugu, ekarpen handia egin dezakegula uste dugu eta Gernikako Akordioa izango da gure bide-orria.
Gure kudeaketa-eredua
-Urretxu eta Zumarragako koordinazioa: koordinazio-gune iraunkorrak, baliabideak partekatu eta azpiegituretan osagarritasuna.
-Udalen izaera publikoa indartu zerbitzuen kudeaketa publikoa berreskuratuz.
-Udalgintza parte-hartzailea, herritarron ekimenean eta demokraziaren zentzurik sakonenean sinesten dugulako.
-Kudeaketa gardena, gertukoa eta irekia
-Kudeaketa zorrotza eta zerbitzuen kalitatea bultzatuko duena.
PP: “Pikarokeriarekin bukatu behardugu eta laguntzak benetan behar dituztenek jasotzea bermatu”
Datozen lau urteak bereziki zailakizango dira udalentzat. Izan ere, krisiaren ondorioz zerbitzuakeskaintzeko errekurtso gutxiago dituzte. Baina Alderdi Popularrakudalak pertsonen zerbitzura egon behar dutela eta sistemarenoinarrizko pieza direla defendatu du beti. Izan ere, herritarrenpremiazko beharrei erantzuna ematen diete. Ez dugu gure bizilagunak,bereziki premia gehien dutenak, babesteari uko egin nahi.
Hala, une honetan inoiz bainobeharrezkoagoa da gizarte laguntzen sistema zaintzea. Diru gutxi dagoeta benetan behar dutenei eman behar zaie. Pikarokeriarekin bukatubehar dugu eta laguntzak benetan behar dituztenek jasotzea bermatu.
Helburu hori lortzeko aurrekontuenegonkortasuna, gastuen kontrola eta kudeaketa eraginkorra helburuduten politikak bultzatuko ditugu. Espainiako gobernuan dagoenalderdiaren kudeaketa txarrak eta beste alderdi batzuek aurrekontuarieskainitako babesak krisiaren ondorioak larriagoak izatea ekarri du.Guk herri mailako ekonomia dinamizatuko eta enplegua sortuko dutenneurriak bultzatuko ditugu.
Alderdi Popularrekook pertsoneniniziatiban sinesten dugu eta lizentzia, tasa eta erregulazioadministratiboen sistema aztertu eta sinpletu behar dugu enpresenlana errazteko eta ekintzaileei trabak kentzeko. Gainera, udalen etaenpresarien arteko hartu-emana bultzatuko dugu negozio berriengarapena laguntzeko.
Testuinguru honetan gazteen langabeziaarazo larrienetakoa da. Udalek, gainontzeko instituzioekin batera,gazteei lana lortzen lagundu behar diete. Gure gazteak gureetorkizuna dira eta aukerak behar dituzte. Ez dugu nahi aukerafaltagatik euren jaioterria uztea. Udalek eskaintzen dituztenlanpostuetara bidea erraztu behar zaie eta familia duteneklehentasuna izan behar dute. Bestalde, tailerrak martxan jarri behardira lanpostuen sorrera bultzatzeko.
Etxebizitzaren arazoari dagokionez,alokairuzko etxebizitza babestuei lehentasuna emango diegu, hauekgazteen premia eta ahalmenetara hobeto egokitzen baitira. Erosketaahalmentzen duten alokairu programak ere bultzatuko ditugu.
Gazteak eta euren kezkak osogarrantzitsuak dira Alderdi Popularrarentzat. Aisialdiko ekintzak etagarapen kulturala bateratzeko neurriak hartuko ditugu. Gazteen aldelan egiten dutela erakusten duten elkarteei babes berezia eskainikodiegu. Udaletik kirola ere bultzatuko dugu.
Ezin gara adinekoez ahaztu. Askoklehentasuna ematea merezi duten arazoak dituzte. Gainera, arazo haueklarritu egiten dira egungoa bezalako krisi garaietan. Laguntzazerbitzuak indartuko ditugu eta behin-behineko edo behin-behinekoezintasunen bat dutenei etxez etxeko laguntza eskainiko diegu.