Abendua, 2005. urtea. Anton Arbulusozialista buru duen udal gobernuak 2006. urterako aurrekontuakonartu zituen. Antioko Interpretazio Zentroa aurrekontu horietanagertzen zen jada; urtero agertuko da ordutik Zumarragako Udalekoaurrekontuetan. 2007an hasi nahi zituen lanak Arbuluk, 12.000 metrokoadroko lur-sailean, Udalak erositakoan, Goiburu baserrirakobidearen eskuinaldean dagoen partzelan. Zentro hori ez zen inoizegin. Datorren astean, Mikel Serrano alkateak emandako epeak betetzenbadira, Interpretazio Zentroaren lanak hasiko dituzte. Guneak 1.309metro koadro izango ditu, eta Udalak 2,8 milioiko aurrekontua beharkodu.
Bi proiektu horien arteko bidealuzea izan da. Herritarrez osatutako plataforma bat sortu zen,Antiguarekin, udal gobernuaren proiektuaren kontra. Anton Arbulukalkatetza utzi eta Mikel Serranok hartu zuen, orain hiru urte.Lehenengo proiektua alboratu zuten. Elizalde baserria erostekoaukerak egon eta galdu zen. Herrialde Katalanetako Ventura+Llimonaarkitekto estudioak egindako proiektuak irabazi zuen lehiaketa.Bidean, metro koadroen dantza dago, jatetxeko tokien dantza erebadago. Ustezko akordioa dago, geroago ika-mika bihurtuko dena.
Zumarragako Arau Subsidiarioek1.500 metro koadrora arteko eraikina baimentzen dute Antioko eremuan.2007. urtean herritar talde batek «metro horiek guztiak erabiliko»zirenaren beldur, beste hiru proiektu agertu zituen. Hori daAntiguarekin plataformaren genesia. 190 metro koadroko eraikinaproposatzen zuten.
2007ko irailean Antiguarekinplataforma osatu zuten. «Inolako konnotazio politikorik gabeko»talde gisa aurkeztu ziren. 4 urte geroago, alkateak EAJrekiko ustezkogertutasuna argudio gisa askotan erabili eta gero, AntiguarekinekoMariasun Mendizabalek dioenez, «pluralagoa izatea gustatukolitzaiguke», baina hori ez dela euren esku egon, eta ez daudelaalderdi jakin bati lotuta berretsi du orain gutxi. Bidean,eragin-politika izan da Plataformaren lanabesa: sinadura-bilketak,elkarretaratzeak, zapi berdeak banatu Santa Isabel jaietan etainformazioa bildu eta zabaldu.
Metro koadroek alderdien arteaneztabaida sortu dute, baita plataformako kideen kezka ere. Udalgobernuak beti defendatu du proiektuak Antioko baselizari errespetuagordeko diola. Udalaren diskurtsoan hasieratik egon da baselizarituristikoki etekina ateratzeko asmoa. Fernando Fariñas zinegotziakbehin baino gehiagotan esan du, «besteek badute, zergatik guk ezindugu izan?». Plataformak eta EAJk, proiektuaren kontra sutsuenagertu diren eragileak, tamaina handiegia dela esan dute hasieratik;baita ezker abertzaleak ere.
Elizalderen inguruan
Arbuluk proiektua bertan behera utzizuen, Elizalde erosteko aukera agertu zenean, 2008ko maiatzean.Orduan, alderdi guztiak «itxaropentsu» agertu ziren. Udalak,erosita zeukan ordurako Goiburu baserrirako bidean dagoen lur-eremua.
Bi hilabete beranduago, uztailean,Mikel Serrano alkate bihurtu zen Arbuluk kargua utzi eta gero.Serranok gidatu zituen Elizalde baserriko Lizarazu familiarekinizandako negoziazioak; ez zuen adostasunik lortu. Familiari eskaintzabat egiteko eskatu zion Udalak, baina eskaintzarik ez zen egon, etaUdalak emandako epea amaitzear zegoenean, Serranok 360.000 eurokoprezioa jarri zion baserriari eta inguruko 2.000 metro koadrokoeremuari.
Eskaintza hori jasota, Lizarazufamiliak, negoziazioak apurtutzat eman zituen. Udalak InterpretazioZentroaren proiektuarekin jarraituko bazuen ere, Goiburu ondokolur-sailean izango zen.
Ideien lehiaketa
Bide horretan guztian ideien lehiaketabeste gailur bat izan zen. Udal gobernuak guztien adostasuna izanzuen proiektu bat egongo zela agindu zuen, eta ideien lehiaketa deituzuen. Aitzitik, baldintza batzuk egon ziren. Epaimahaian udalbatzakoalderdi politikoetako ordezkariak egongo ziren eta arkitekturaelkargo ezberdinetako kideak. Antiguarekin plataformako kide bat ereegon zitekeen, prozesuan parte hartu zezakeena, baina bozka ematekoeskubidea ez zuen edukiko. Plataformak onartu egin zuen baldintzahau. 58 proiektu aztertu ondoren, Ventura+Llimona estudioakaurkeztutakoa aukeratu zuten. Neurri handi batean lur azpianeraikitakoa, aterpea eraikinaren bihotza duena eta baselizari«errespetua gordeko» diona.
Bide honetako beste mugarriajatetxea izan da, izango dituen tokiak eta jatetxe beraren zentzua.EAJk PSE-EEren udal gobernuak jatetxea egitea helburu nagusia izanduela salatu du behin baino gehiagotan. Udal gobernuak jatetxearenbeharra defendatu du, ezkontzatako bazkariak emateko nahikoa tokiizango dituena; hor, hala ere, kopuruen dantza egon da.
2009ko maiatzean aurkeztu zutenproiektu irabazlea, eta azaroan, ustezko bakearen ondoren, ika-mikabueltatu zen Udalak zenbait aldaketa zituen proiektua aurkeztuzuenean. Aldaketa horiek tamainari eta aurrekontuari eragiten zioten.Jatetxeak izango zituen tokien kopuruaren dantzak hor jo zuen goia.Plataformakoek beti esan dute ehun lagundik gora gehiegi iruditzenzaiela, eta udal gobernuak 100 eta 140 lagunen arteko kopuruak emanizan ditu.
Bideragarritasuna auzitan
Orduan, ika-mikaren tonuak gora eginzuen. Plataformak «iruzurra» egitea leporatu zion alkateari.Azkenean, 200 metro koadro kendu zizkioten proiektuari eta 1.309metrotan utzi zuten, ideien lehiaketa irabazi zuen proiektuak baina200 metro gehiago inguru. Jatetxeko tokiei dagokienez, Serranokemandako azken kopurua 120-140koa da.
Metroak, tokiak eta arazoen triadabideragarritasunak osatzen du. Udalak ez duela bideragarritasunplanik salatu dute Plataformak eta EAJk. Egin egingo dutela, bainamantendu ahal izango duten auzitan jarri dute, eta udal gobernuakbideragarria izango denaren frogak eman gabe, inoiz ez zaielabideragarritasun plana eskatu erantzun izan du.
Serranok dioen bezala, «palak»datorren astean sartuko dituzte. Inguruaren aurpegia aldatzen hasikoda. Antiguarekin plataformak, maiatzeko udal hauteskundeak direla-etaitxarotea eskatu zioten alkateari, eta horrek ezetz erantzun,proiektua hasteko moduan daudela eta hasiko direla. Egun gutxitan,ingurua hesitzen hasiko dira.