Zumarragako eta Urretxuko udalek urteosorako antolatzen dute antzerki aldia aurrera doa. Maiatzean, GluGlu taldearen Maritxu eta Bartolo antzezlana ikusteko aukera izangoda. Sarrerak larunbat honetan jarriko dituzte salgai aretoleihatilan, 19:30-20:00 eta 22:30-23:00. Maiatzaren 1ean eta 3ansalmenta ordutegia ondokoa izango da: 19:30-20:00 eta 22:15-22:45;maiatzaren 2an 22:15-22:45.
Antzezlana
Maritxu eta Bartolo ezizenekin bigaztek topo egingo dute interneteko txat batean. Elkarrizketa batenostean, zita bat egitea erabakiko dute opera bateko biltegizaharrean, hamaika mozorroren artean. Horixe izango du abiapuntu, GluGlu taldeak maiatzaren 6an Zumarragan eskainiko duen lanak. GalderPerezek idatzia eta zuzendua, antzerkiak erregistro ezberdinakerakutsiko ditu: klasikotik futuristara, musikaletikdramara, beldurrezko eszenetatik epikoenetara edota patetismotikhunkigarritasunera. Baina beti, komedia izango da nagusi zuzendariakesan duenez.
Maritxu eta Bartoloren azalean YleniaBaglietto eta Ugaitz Alegria aktoreak sartuko dira. Biltegian topoegitean, eta lehen aldiz elkar ikustean, bien arteko hartu-emanahasiko da, baina bakoitzak helburu bat izango du. BartolorentzatMaritxu batekin topo egitea aurkikuntza handia izan da -azaltzen du-.Bere jokoa Maritxurekin iturria munduan zehar bilatzea izango da.Maritxu ordea, beste joko batean ari da pentsatzen, joko sexual,erotiko eta sentsual batean, alegia. Berekin sexu jolasak egin nahikoditu eta hor sortuko da bien arteko tirabira.