Aste Santuetako oporrak askorentzatamaitu badira ere, Pazko Astean oraindik ere oporretan jarraitzenduenik bada. Haurrak eta gazteak tartean. Hauentzat zuzendutabereziki, aisialdian egiteko zenbait ekimen antolatu dituzte bestebehin Zumarragako eta Urretxuko udalek.
Txiki Txokoa eta tailerrak
Garaialde Lizeoko gimnasioan TxikiTxokoa eta tailerrak izango dira haurrei zuzenduta. Atzo ireki zituenateak Txiki Txokoak eta ostiralera bitartean izango da irekita. TxikiTxokoa 2 eta 4 urte arteko haurrentzat dago zuzenduta. Askotarikojolasak egiteko aukera izango dute, beti ere begiraleek zainduta.
Tailerrak aldiz, 4 urtetik gorakohaurrei zuzenduta daude. Mota askotako eskulanak egiteko aukeraizango dute bertan, baita taldeko zenbait jolasetan aritzeko ere. Bikasuetarako eguneko sarrera 2 euroan dago salgai. Nahi duenak, asteosorako bono txartela eskuratzeko aukera ere izan du. Goizez,11:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 16:30etik 18:30era egongo dairekita.
Gazte Bidean
Gazte Bidean, bi herrietako gazteeiirekita dagoen gune bat, Urretxuko Udalak bultzatuta. 12 eta 17 urtebitarteko gazteentzako ekintzak egiten dituzte. Pazko Aste honetansukaldaritza ikastaroa dago antolatuta, eta filmak ikusteko aukeraere izango dute bertaratzen direnek. Gazte Bidean Karrika enpresakkudeatzen du, hezitzaile diplomatuen bitartez.
Gazte Bidean astelehenetan itxitaegoten da. Gainerakoan asteartetik ostegunera 17:00etatik 19:30eraeta asteburuetan ostiraletan eta igandetan 16:30etik 20:30era etalarunbatetan 16:30etik 21:30era. Bertan parte hartzeko, izen-emateorri bat bete behar da, Gazte Bidean egoitzan bertan eskuragarridagoena. Informazio gehiagorako 943 038827 telefonora ere deitudaiteke.
Egilea: Goierriko Hitza.