Maiatzaren 15ean egingo da aurten IñakiBeitia zenaren omenezko mendi martxa. Jakina denez, aldaketanabarmenekin dator 15garren edizioa. Aukeran bi ibilbide egionbeharrean bakarra izango da aurten. Ia 33 kilometroko luzera izangoduena eta 2.319 metroko desnibela. Izena emateko epea datorrenmaiatzaren 2an irekiko da.
Izen-ematea Urretxuko zein Zumarragakokiroldegietan edo eta Ostadar mendi taldearen egoitzan egin ahalizango da. Izen-ematea martxaren aurreko egunetan egiten badaordaindu beharrekoa 7 euro izango dira, gainontzean 10 euroordainduko beharko dira irteera egunean bertan egiten bada. Internetbitartez ere egongo da izena emateko aukera, mendi martxaren web gunean.
Ibilbidea
Areizaga-Kalebarren plazan hasiko daaurten ere ibilbidea. Elkartuko den jendetza kontutan hartuta, aurtenere irteera era mailakatuan egingo da, 7:00ak eta 8:00ak bitartean.Areizaga-Kalebarrenetik Zumarragako hilerria pasa eta Aizpuru baserriondok pistatik Antiora egingo dute mendizaleek. Beloki izango da igobeharreko lehendabiziko gaina, mendia atzetik inguratzen duen bideajarraituta. Handik Elorriaga lepora jaitsi eta Izazpirako bidea eginbeharko da.
Behin Izazpiko gaina eginda,Pagotxetatik Samiñorako bidea hartuko da. Samiñotik Oleta leporantzjarraituko dute eta lepotik behera, Ule baserritik igarotaAizpurutxora jaitsiera egin beharko da. Aizpurutxutik gora, Bergara-Etxeberrieta Baztarriña baserrien ondotik Trekutz lepora egin beharko da.Handik Irimoko zazpi puntak egin beharko dituzte mendizaleekAreizaga-Kalebarren plazan amaitzeko.
Ibilbidearen kontrolakAreizaga-Kalebarren plazan, Izazpin, Samiñoko tontorrean,Aizpurutxon, Irimoko gurutzean eta Areizaga-Kalebarren plazan izangodira.
Argazkia: mendizaleak Areizaga-Kalebarrenen martxa hasteko prest (artxibokoa)