Euskadiko Alderdi Sozialistak jakiteraeman duenez, Lucio Hernando izango da alderdiaren hautagaia Urretxun,maiatzaren 22ko hauteskundeetarako. Hernandok berak esan duenez,Urretxu ”herri gizatiarragoa eta bizigarriagoa” egitea izango dabere helburu nagusiena. Horregatik, ”herrian enplegua sortzea izangoda” udaletxean lanean hasitakoan egingo duen lehen gauza.”Urretxurentzat etorkizunik oparoena eraikitzeko ilusioa” duelagaineratu du eta, ”gazteak herritik joan ez daitezen, bertanenplegua sortzeko” lan egingo duela berretsi du.
Lucio Hernando
Lucio Hernando 1952an jaio zen, BilbokoIngeniaritza Eskolan egin zituen ikasketak. Cebanc, Grupo Juvesco,Euskadiko Enplegu Berrien Institutuan edo CCOOren egin du lan,gehienetan irakaskuntzarekin lotutako zereginetan.
Apirilean, Pasaiako PortukoAgintaritzako presidente izendatu du Eusko Jaurlaritzak, MiguelBuenek postua uzteko bere asmoen berri eman eta gero. Aurretik,Donostiako Miramongo Teknologia Parkeko zuzendaria eta GipuzkoakoSPRIn, bide-azpiegituretarako ordezkaria izan da.