Oñatitik Legazpirako bidea autozalezbeteko da etzi, Udanako VI. Igoeran. 15:00etan hasiko dituzte probaofizialak, eta osotara 4,460 kilometroko bide zatia igo beharko dutegidariek.
Oñatin hasi eta Udanako portuaren gainean amaituko daigoera, GI-2630 errepidean. Euskadiko eta Gipuzkoako MendikoTxapelketetarako baliagarria izango da proba, eta baita beste zortzitxapelketetarako ere, horien artean, IV. Renault Turbo Koparako edotajunior mailako hainbat kopetarako.
Autoak eta gidariak 9:30etan hasikodira Oñatin biltzen eta 13:00ak aldera moztuko dute Legazpirakobidea. Azterketa teknikoak goizean zehar egingo dituzte, eta atzetik,13:00etan emango dute parte hartzera baimendutako ibilgailuenzerrenda. Ordu berean autoen aurkezpena ere egingo dute irteeralekuan. Lehen entrenamendu saioa, lasterketaren aurretik,15:00etarako programatu dute.
Lasterketan Goierri Garaiko hainbatpilotuk hartuko dute parte, hala nola, Jon Etxeberriak (Renault ClioSport), Mikel Ugarteburuk (Citroen C2 VTS), Egoitz Mujikak (Peugeot309 GTI), Eñaut Ortizek (Opel Kadett GSI), Xiker Ayerzak (Peugeot205 GTI) eta Joanes Uriak (Opel Kadett GSI 16v). Hauekin batera AitorZabaleta (Lola BMW), Txus Jaio (BMW 325i), Sergi Morilla (BMW M3 E36)edota Ruben Nogueiras (Silver Car S2) ere ibiliko dira Udanakoaldapetan gora ikuskizuna eskaintzen.
Informazio guztia Euskadiko Rallyfederazioaren webgunean dago eskuragarri.