EB-Berdeak alderdiak Urretxuko etaZumarragako udaletarako proposatzen dituen hautagaiak aurkeztu zituenatzo. Ander Perez eta Xabier Sanchez izango dira zerrendaburuakUrretxun eta Zumarragan, hurrenez hurren. Biek ala biek, EB-Berdeak,bi herrietako bizilagunez arduratuko den eta euren egoera etaongizatea hobetzeko lan egingo duen ”benetako aukera bakarra” delaazpimarratu zuten prentsaurrekoan.
Jarraituko duten politikaren ardatznagusiak, ingurumenaren aldeko defentsan, krisi ekonomikoarekinamaitzean eta herritarren parte hartzean oinarrituko dira.
- Ingurumenaren aldeko defentsa:
”Herritarren bizi kalitateahobetzeko” lan egingo dutela ziurtatu zuten ”ingurumenerakokutsagarriak diren osagaien kontrol zehatzago bat” eginez eta”energiaren eta dauden baliabideen erabilera egokiagoa bultzatukoduen politikak jarraituz”. Bi herrietako basoak zaintzeko ahaleginberezia egingo dute, bide batez.
- Krisi ekonomikoarekin amaitzea:
”Langileek sortu ez duten, bainaordaintzen ari diren krisiarekin amaitzeko” konpromisoa hartu dute.Zentzu horretan, ”indarrez ezarri diren dekretuak, gizartezerbitzuen murrizketak eta kaleratzeen merkatzeak” gogor salatudituzte. Era berean langileen eskubideen defentsa EBren lan ildoetakobat izango da.
- Herritarren parte hartzea:
Herritarren parte hartzea”hauteskundeetatik haratago” bultzatu behar dela uste dute.Horregatik auzoetan herritarrek osatutako batzordeak osatu nahidituzte ”udaletxearekin harreman zuzena izango dutenak eta eurenkezka eta proposamenen berri emateko balioko dutenak”.
Elkarlana
Bide batez, Urretxuko eta Zumarragakoudalen arteko elkarlana ere aipatu zuten aurkezpenean. ”Funtsezkoada”, esan zuten ”bi udalen arteko elkarlana bultzatzea, Urretxuketa Zumarragak hirigune bakarra osatzen dute eta asko dira elkarrekinlandu beharreko gaiak”.
Aurkezpenean ziren zerrendetako bestehautagai batzuk ere, Unai Orbegozo eta Antonio Cuñado Zumarragatiketa Koldo Agirre eta Jose Andres Martin Urretxutik. Jon Mikel Pelaez,EBko Batzar Nagusietarako Oriako barrutiko hautagaia ere bertan izanzen.