Maiatzaren 1aren testuinguruan,langileen nazioarteko egunaren harira, bi herrietako ekonomiazhausnarketa egiteko tartea hartu du Urretxuko eta ZumarragakoAralarrek. Zehazkiago esanda, Urretxun eta Zumarragan kalitatekoenplegua sortzeko, ekonomia biziberritzeko eta garapen justuagobaterako 17 neurri proposatu dituzte. Jarraian dituzue, helarazimoduan:
1.- Urretxu eta Zumarragako Udalen, Urola Garaiko Mankomunitatea eta titularitate publikoa duten enpresa nahiz erakundeen konpromisoa altxortegi arazoak dituzten bertako enpresa-hornitzaileei 30 egunetan ordaintzeko.
2.- Urretxu eta Zumarragako Udalek eta Urola Garaiko Mankomunitateak, kutxa eta Aldundiarekin batera bideragarriak diren eta inpagoak nozitzen dituzten enpresei dirua bermatzeko finantzazio-funtsa sortzea.
3.- Enpresa txiki berriak sortzeko asmoa duten ekintzaileei erakunde publikoek abal publikoen mekanismoak sortu behar dituzte: Seed Capital edota Elkargi bezalakoak, baina tamaina lokalean.
4.- Udaletan kontratazio publikoa eta zuzena lehenestea, batez ere gizarte-zerbitzuen alorrean. Ezin direnetan klausula bereziak jarri eta jarraipen mekanismoak jarriko dira langileen lan baldintza duinak bermatu ditzaten.
5.- Legeak, eta zehazki, Eusko Jaurlaritzaren 6/2008 erresoluzioak ezartzen duen moduan, kontratazio publikoen klausula sozialak ezartzea. Honen arabera giza bazterketako egoeran dauden pertsonen gizarteratzea bultzatzen duten enpresentzako zenbait kontratu publikoren erreserba egitea proposatzen dugu.
6.- Lanean hasteko eta laguntzeko programak ezartzea proposatzen dugu. Programa hauen bitartez Udaleko kontratazioan bertako langabetuak kontratatzeko klausulak ezarriko dira.
7.- Legeak aukera ematen duen lizitazio, eskaintza eskari edota gonbidapen bidezko lehiaketa guztietan, gutxienez, herriotako enpresa bati leku bat gordetzeko konpromisoa Udalen aldetik.
8.- Enpresa txiki eta ertainen kopurua handia izanik elkartegintza eta lankidetza enpresariala sustatzeko programa abian jartzea.
9.- Gizarte-ekonomiako enpresen sorrera indartzeko laguntza tekniko eta ekonomikoa ematea, eta era berean Udalen lizitazioetan eta baldintza pleguetan ezaugarri horiek dituzten enpresak balioestea.
10.- 35 orduko lanaldia bultzatu behar da, soldata murrizketarik gabe.
11.- Merkatu-hobi berrietan enpresa proiektu laguntzaileei laguntza teknikoa eta ekonomikoa ematea jardueraren hastapenetatik: energia berriztagarriak, arlo sozio-sanitarioa eta Informazio eta Komunikazio Teknologietan.
12.- Ugassa eta Goieki-ren arteko lankidetza-hitzarmen estrategikoa: eskualdeko ekonomia biziberritzeko programen arteko lankidetza eta koordinazioan sakontzeko.
13.- Enpresaren Langileen Batzarrak onartu ez duen ERErik ez onartu langileen eskubideen defentsan paper aktiboagoa jokatu behar du Udalak.
14.- Baimen gehiagorik ez merkataritza-gune erraldoiak egiteko ezta daudenak zabaltzeko ere.
15.- Belaunaldien arteko erreleboa sustatzeko plana martxan jartzea merkataritzan, ostalaritzan eta desagertzeko arriskuan dauden familia-enpresa txikietan.
16.- Merkataritza zentro irekiaren kontzeptua lantzea herriko merkatariekin, hartara, herria bera merkataritza zentro bihurtzeko, eta herrian bertan erostea bultzatzeko. Merkatariekin batera, herria dinamizatzea, eta herritarrak bertan geratzea lortzeko dinamikak jartzea.
17.- ”Ekolapikoa” bezalako programak abian jartzea titularitate publikoa edo Udalaren esku hartzea duten erakundeetan. Ospitalea, geriatrikoa, eguneko zentroa, haurreskolak eta ikastetxeetan jangelen kudeaketa zuzena bultzatzea elikagai ekologikoak, eta herriotako nekazari nahiz abeltzainen produktuen kontsumoa lehenetsiz.
Amaitzeko, maiatzaren 1aren harira”euskal herriko gehiengo sindikalak antolatutako ekimenekin” bategiten dutela gaineratu dute Aralarretik. ”Bizi dugun egiturazkokrisialdiari ezkerreko erantzun soziala ematea inoiz bainobeharrezkoagoa” delako.
Egilea: Aralar.