Fitxa teknikoa:
- Zuzendaria: Alex de la Iglesia
- Gidoilaria: Alex de la Iglesia
- Antzezleak: Carlos Areces, Carolina Bang, Antonio de la Torre, Enrique Villén, Sancho Gracia, Fernando Guillén Cuervo.
- Herrialdeak: Espainia eta Frantzia.
- Iraupena: 108 min.
- Urtea: 2010
Filmari buruz
Bere azken filmarekin Alex de laIglesia bilbotarra bere joko zelai gogokoenera itzuli da, sarkasmoeta pertsonai groteskoz jositako zelaira. Ez dira falta ere odola,sexua, bortizkeria, karikatura, parodia… Umore beltz eta ironia fineta burutsuz, zirko munduan kokatutako istorio bat kontatzen digu,lehenengo begirada batean erakusten duena baino gehiago kontatzenduena.
Gorroto eta odolezko errealitate bataztertzeko pailazokeri parodiko eta gehiegizko bat baliatzen du etaemaitza De la Iglesiaren ukitu pertsonala duen tragikomediaesperpentiko bat da. Filmak, nagusiki zirkoko bi pailazoen bitartez,Espainiaren alegoria politiko-sozial bat irudikatzen du. Bi pailazoekGuda Zibilaren osteko bi Espainien metafora irudikatzen dute, itxurazkontrajarriak diren nortasun eta jokabideak dituzte baina ustez bainaantzekotasun gehiago azaltzen joango dira, bien arteko mugakezabatuz. Guda osteko hamarkadekiko begirada pertsonal eta ironikobat plazaratzen du zuzendariak filma tresna bezala erabiliz. QuentinTarantino buru zuen epaimahaiak Veneziako Mostran bi sari emanzizkion filmari, zuzendaritza eta gidoi onenari.
Jakin beharrekoak:
- Sarrera: 4,00 €
- Lekua: Zelai Arizti aretoa (Zumarraga)
- Ordua: 22:15
Butak 21 zine klubaren egitaraua osorikikusteko egin klik hemen.