Zumarragako Udaleko kultur sailak abianjarritako ekimenaren bigarren kontzertua bihar izango da ZelaiAriztin. ”Shut up!” taldeak punk eta rock musikan oinarritutakokontzertua joko du, 20:30ean. Esperientzia pilotu horren ardatzaaretoa erabiltzea da doaneko kontzertuak antolatzeko. Taldehasiberriak eta areto txikietan jo dezaketen taldeak ekarriko dituUdalak Xpressionk elkartearen bitartez.
Xpressionk taldeak kontzertuakantolatzeaz gainera, beste helburu bat ere badu, ”bertako taldeenlana ezagutzera ematea”, alegia. Horregatik, Urretxuko etaZumarragako musika taldeei ”gurekin kontaktuan jartzeko deialdiaegin nahi diegu. Zumarragan antolatuko ditugun kontzertuetarako etabaita, formatu txikian eta ertainean, Euskal Herri mailan antolatzenditugun emanaldietarako”. Taldearen webgunean aurki daiteke ekimenhonen inguruko informazio gehiago.
Lander Zurdo, Udaleko dinamizatzailemusikala pozik azaldu zen lehen kontzertuaren balorazioa egiterakoan:”oso ondo atera zen. Maila handiko taldeak jo zuen eta ordua egokiairuditu zitzaigun, gazte jendearentzat eta baita bizilagunentzatere”.
Taldearen nondik norakoak
”Shut up!” funk-rock instrumentalajorratzen duen talde gaztea da. Fernando Laskurain (gitarra), MikelAzkargorta (baxua) eta Mikel Ilarduia (bateria) musikariek osatua.Azken bi urteak proiektu honetan lanean eman dituzte. Zuzenekoetankanten intentsitatearekin jolas egitea gustatzen zaie, beraiennahasketa bereziarekin eta musika proposamen ausartarekin publikoaezustekoan harrapatzeko.