Antioko Interpretazio Zentroa izangoden eraikina altxatzen hasteko materialak eramaten hasi zen atzoAmenabar enpresa eraikitzailea. “Urrats guztiak bete eta gero,proiektu guztiak hasteko unea iristen da”, esan zuen atzo bertanMikel Serrano Zumarragako alkateak.
Langileak aldatzeko etxola Elizaldebaserriaren inguruan, jaietan txosna jartzen den gunean jarriko dute.“Behin behineko neurria da. Lurra zulatu behar dute, eta amaituarte behin betiko tokira ezingo dute eraman”.
Ventura+Llimona estudio katalanarenproiektu batean oinarritutako eraikina egingo dute Antion. Amenabarenpresak eraikiko du 1,9 milioiko aurrekontuarekin, 14 hilabetetan.“2,6 milioiko proiektua aurkeztu genuen, baina enpresak merketudu”. Momentuz, hesitzeko materialak eraman dituzte.
- Ikusi bideoa jarraian:
Eraikina altxatzeko aurrekontua da.Ondoren, museoa, jatetxea eta taberna egokitu beharko dira, baitaaretoa ere. 120-140 lagunentzako tokia izango duen jatetxea egingodute, eta eraikinak 1.309 metro koadro izango ditu guztira.
Argazkia: materialak eraman dituzte, eremuahesitzeari ekiteko