Maiatzaren 22ko udal hauteskundeetarakoBildu koalizioak Zumarragan eta Urretxun aurkeztu eta HauteskundeBatzorde Zentralak aldarrikatuak zituen 2 hautagaitzek ezin izangodute parte hartu, ezta Hego Euskal Herriko gainerako 252 zerrendeketa Batzar Nagusietarakoek ere. Espainiako Auzitegi Gorenak herenegungauean hartu zuen Bildu hauteskundeetatik kanpora uzteko erabakia.Azken hitza Auzitegi Konstituzionalak du orain, kanpaina ostegunetikostiralerako gauerdian hasten denerako esan beharrekoa.
Auzia eztabaidatu duten Goreneko 61Aretoko 16 epaileetatik bederatzik eman dute legez kanporatzearenaldeko botoa; sei aurkezten uztearen alde ziren, eta beste epailebatek zerrenda batzuk onartzearen alde egin du. Estatuaren fiskalaketa abokatuak sartutako helegiteak aintzat hartu ditu Aretoak,orokorrean.
Ezker abertzaleko Bildu koalizioa «ETAketa Batasunak gidatua eta kontrolatua» dela ebatzi du Gorenak, eta«EA eta Alternatiba erabili dituzte ezker abertzalea atzera berrizerakunde publikoetan egoteko». EAk eta Alternatibak ez ezik,independenteek ere osatzen dute koalizioa, baina Gorenak dio horiekerakundeetan baleude «ETAren aldeko politika» egingo luketela.
Bilduk atzo esan zuen Gorenarenerabakia «politikoa» dela, eta Espainiako Gobernuak amore emanduela «PPren presioaren» aurrean. «Epaia juridikoki onartezina da.Espainian ez dago botere banaketarik».
Gorenak erabakia hartu baino lehenBilduk iragarri zuen Auzitegi Konstituzionalera joko lukeela kasuhorretan, eta atzo berretsi zuen. Konstituzionalak Gorenaren epaiarenalde egingo balu, Bilduk Europara joko luke. Bestetik, parte hartzenutzi ezean hauteskundeak baliorik gabe uzteko eskatuko luke.
Goierrin hamarretik zazpi herri
Goierriko hamabost udalerritan prestatuditu Bilduk udaletarako zerrendak, EAk, Alternatibak etaindependenteek osatuak. Herrien %68tan du presentzia. PP da ugariena,herri guztietan baititu hautagaitzak, eta ondoren herrietako hautesleelkargoak dira ugarienak (18). PSE-EEk hamabost herritan aurkeztuditu hautagaitzak, hain justu Bildu dagoen herri berberetan.
Bilduren zerrendekin batera, HegoEuskal Herrian 21 hautesle elkargo ezeztatzeko ere eskatu zutenEstatuaren Fiskaltzak eta Abokatutzak. Horietatik 11 legez kanporatuditu Gorenak. Goierrikorik ez dago tartean.
Elkarretaratzeak gaur
Gorenaren epaiaren kontraelkarretaratzeak deitu dituzte, gaurko. ‘Eskubide guztien alde,ilegalizaziorik ez’ lelopean egingo dira iluntzean, hainbatherritan. Bilduk ez ezik, Aralarrek eta Ezker Batuak ere bat egindute deialdiarekin. Urretxun eta Zumarragan herri bakoitzeko udaletxeparean egin duten hitzordua 20:00etan. Goierriko beste zenbaitherritan ere izango dira elkarretaratzeak:
- Idiazabalen 19:00etan, plazan.
- Ordizian 19:30ean, Plaza Nagusian.
- Zaldibian 20:00etan, plazan.
- Beasainen 20:00etan Zubimuzu plazan.