Atzo arratsaldean aurkeztu zuenUrretxuko Hamaikabat alderdiak hauteskundeetara aurkeztuko duenzerrenda. Luis Angel Tellez izango da alkatetzarako hautagaia, lehenazerrendan, Maider Sedano, Jaboer Otermon eta Jon Zufiaurrek,Urretxuko H1!eko presidenteak jarraituta.
Hamaikabateko presidenteak,aurkeztutako taldeak ”udal zereginetan duen esperientzia”nabarmendu du, ”izan ere, zerrendaren erdiak zinegotzi lanak burutuizan ditu Urretxuko udaletxean aurretik”. Era berean, ”MaiderSedano eta Lourdes Ona bezalako independienteak alderdiraerakartzeko” gai izan direla ere azpimarratu du.
Bere aldetik, Tellez zerrendaburuak,zerrendan lehendabiziko postuetan daudenak ez direla inoiz kargupublikoak izan azpimarratu du, eta horrek ”Udalarenegunerokotasunarekin apurtzeko” aukera utziko diela esan du. Bidebatez, egungo egoera politikoak alderdian kezka sortu duela ereaipatu du Tellezek, ”etzi Auzitegi Konstituzionalak Bilduriaurkezteko eskubidea itzultzea espero dugu eta hurrengo egunetanUrretxu hizpide izatea nahi dugu”.
Kezka aipatu du baita ere Tellezek,egungo Urretxuren egoerari erreparatzerako orduan; ”oraindik ezdakigu hiri plangintza nola geldituko den, zor garrantzitsu bati aurre egin behar dio Udalak, azken urteetako langabezia tasarik altuenadugu Urretxun”, esan du. Horregatik, ”lanpostuak sortze alderaaukerak eskaintzea” izango da H1!en lehentasuna.
- Jarraian duzue zerrenda osoa ikusgai:
1. Luis Angel Tellez Gogorza
2. Maider Sedano Sanz (Independiente)
3. Jabier Otermin Zelaia
4. Jon Imanol Zufiaurre Gabilondo
5. Maria Teresa Arrieta Arrizabalaga
6. Jose Angel Lizarraga Zabaleta
7. Maria Begoña Irizar Arana
8. Maria Lourdes Ona Arregui (Independiente)
9. Julia Llona Atela (Independiente)
10. Miguel Angel Irizar Lasa
11. Juan Bernabe Aztiria Aranguren
12. Maria Teresa Vega Tellechea
13. Pedro M.ª Gonzalez Argomaniz