Pasa den ostiralean hasi eta datorrenmaiatzaren 22ra arte izango da ikusgai Urretxuko Juan de Lizarazuaretoan, Aitor Ruiz de Egino artistaren erakusketa. ”Alu min nun?”izenburupean pintura eta eskulturan uztartuta artista hernaniarrakegin dituen azken lanak izango dira ikusgai.
Imajinazioari ateak irekitzea daerakusketa honen helburua. Horrela ikusleak pertsonen, animalien edonaturan aurkitu daitezkeen elementuen formak ikusi ahal izango ditu;norberaren interpretazio propioaren arabera.
Erakusketa esan bezala, maiatzaren 22raarte izango da ikusgai Urretxuko Juan de Lizarazun; asteartetikigandera irekiko dute aretoa 17:30etik 20:30era bitartean.