Zumarragako PSE-EEk maiatzaren 22kohauteskundeetarako zerrenda aurkeztu zuen pasa den ostiralean. MikelSerrano izango da zerrendaburua; aipatu zuenez ”gogoz eta ilusiozaurkeztuko gara hauteskundeetara, azken zortzi urteetan udaletxeanegin dugun lanak ematen digun indarrarekin”. Era berean, azkenurteetan ”Zumarragak bizi izan duen eraldatzeaz” hitz egin zuenSerranok aurkezpenean; hala, Zelai Arizti parkea, kultur etxea etaaparkalekua, gerontologikoa edo eta geltoki intermodala ere aipatuzituen. Baita, amaitzeko, Antion egiten hasi berri direninterpretazio zentroa eta Antio-Beloki ibilbide paisajistikoa. Gogoanizan zituen baita, Piedad kaleko lanak edo Eitzagan egin direnberrikuntzak.
Bestalde, Serranok, berarekin baterazerrenda osatuko duten pertsonak ere izan zituen hizpide, ”lanerakoprest dagoen taldea gara, herriko beharrei dagokienean esperientziaduguna, herritarrengandik gertu dagoena eta eguneroko arazoeiirtenbideak emango dizkiona. Tradizioz, alderdi munizipalista gara”.
Zumarragako egungo alkatea beste gaibatzuen inguruan ere aritu zen. ”Gehiago egitea gusta izanbalitzaigu ere, 112 pertsona bideratu ditu INEMek lan mundura azkenbi urteetan”. Legealdi honetan ”berdintasunean eta giza eskubideenalorretan aurrerapausoak eman dira, terrorismoaren biktima guztiakgogoan izan ditugularik”. Garapen ekonomikoari dagokionez,”etorkizunari begirako oinarriak sendotzea lortu da, lehiakorragoakizateko bidean”. Etxebizitzari dagokionean ”datozen sei urteetan224 etxebizitza sozial egiteko asmoa daukagu, horietatik gehienakalokairuzkoak izango direlarik”.
Azpiegiturak ahaztu gabe, alderdisozialistak ”AHT eta GI-632 errepideak Zumarragan eragin dezan” lanegin duela esan zuen, ”Antioko proiektua ere bultzatuko dugu, denokelkartuko gaituen gune bilakatu dadin”. Era berean, ”jubilatuenetxea eta Urolako trena berritzeko asmoa dugu”.
Zerrenda osoa jarraian duzue irakurgai:
1. Mikel Serrano Aperribay
2. Fernando Fariñas Lozano
3. Ricardo Lozano Landart
4. Aranzazu Gonzalez San Vicente
5. Maria Victoria Portugal Llorente
6. Manuel Rufino Mateos Dominguez
7. Maria Del Mar Iglesias Lorenzo
8. Eduardo Navarro Diaz
9. Miguel Angel Cenera Calvo
10. Maria Lourdes Canduela Liquete
11. Pedro Acosta Gomez
12. Victoriana Badillo Remedios
13. Jose M.ª Bermejo Vega
14. Ana Belen Robles Gonzalo
15. Juan M.ª Errasti Azurmendi
16. Ascension Gonzalez Nieto
17. Antonio Arbulu Ormaechea