Ezkontzaren erakundearen orainaz etageroaz hitz egiteko ekintza bat baino gehiago antolatu dituEraldatzen elkarteak. Etzi hasiko dira Legazpiko Bikuña Jauregian.Jose Antonio Azpiazu Euskal Herriko ezkontza tradizionalei buruzarituko da. Ekintza guztiek emakumearen memoria historikoaberreskuratzeko proiektu zabalagoaren barruan daude.
”Jabekuntzaren inguruan lanean arigara buru-belarri, emakumeen autoestimua indartzea dugu helburu.Horretarako, atzera begiratzea ezinbestekoa da. Beste emakumeeibegiratu behar diegula diogunean, ez gara bakarrik ondoan ditugunezari, gure aurreko emakumeez ere ari gara”.
Eraldatzeneko kideek ezkontzaren kutsuerromantikoa eta ezkontzen politikak bereizi nahi dituzte.”Ezkontzen politikek emakumeentzako zapalkuntza ekarri dute, baitadiskriminazioa ere”. Ezkontzei modu ezberdinetan begiratuko dietemaiatzeko ekintzetan, ”modu sozialean, historikoan etaantropologikoan”.
Azpiazuk lehenaren narrazioa ekarrikoduen bezala, Liberiatik eta Nigeriatik etorriko diren emakumeekpoligamiaren inguruan hitz egingo dute. Ez da lehenengo aldiaEraldatzen elkarteak Afrikako herrialdeetako lekukotzak jasotzendituela, Haurralde Fundazioarekin batera.
Poligamiaren ondorioak
Liberiako Phyllius Ngumba-Kimbaerizainak eta soziologoak eta Nigeriako Oyefunso Omotope osasunpublikoan adituak, poligamiak emakumeengan sortzen dituen ondorioeihitz egingo dute Zelai Arizti kultur etxean, hilaren 27an.
Eraldatzenek UTBn programa bat egingodu, emakumearen eta memoriaren inguruan.