Datorren igandean, hilak 15, izango daIX. Motorraren Astearen barruan, lehendabiziko ekimena. Seat 600autoen erakusketa eta karabana izango dira Zumarragan. Datorrenigandean hasi eta irailera arte luzatuko da, azken urteetan bezala,Motorraren Astea. Ekainaren 5ean adibidez, Zumarraga Hiria IV. Kartslehiaketa izango da, eta 19an auto klasikoen IX. Erakusketa.Irailaren 4an gainera, Antioko Rallya egingo da hirugarren urtezjarraian.
Auto erakustaldia
Igande honetarako antolatutakoegitarauari, 10:00etan emango zaio hasiera. Ordu horretan autoenerakustaldia izango da Zumarragako Euskadi plazan, 11:30era arte.Ondoren autoen ibilbideari ekingo zaio Zumarragako kaleetan barrena.Urte, modelo eta kolore ezberdinetako autoek osatutako karabanaAntioraino joango da, eta han, baseliza ikusteko geldialdia egingodute. Ondoren, Eitzaga auzora joango dira, San Isidro jaiak aitzakiahartuta.
Behin goizeko ibilbidea amaituta,autoen jabeak eta antolatzaileak bazkaria izango dute, arratsaldeanberriz autoak Euskadi plazan erakusgai jarriko dituztelarik,16:30etik 18:00etara izango da hori.
Argazkia: auto klasikoen erakustaldiaZumarragako Euskadi plazan (artxibokoa)