Bioño de Pielagosen, Kantabrian XIVXake Txapelketa egin da pasa den asteburuan. Txapelketa garrantzitsuada, estatu mailako, nahiz kanpotik joandako ehundaka xake jokalaribiltzen baitira bertan. Azken edizio honetan 700 bat jokalari bildudira bertan, estatutik, zein Frantziatik joandakoak. Tartean izan daUnai Elias, 11 urteko xake jokalari urretxuarra.
Bigarren urtez jarraian hartu du parteEliasek, Bioño de Pielagosko txapelketan. Egindako lanagatik,bosgarren postua eskuratzea lortu du bere mailan. Goizean, 10:30eanhasita bost partida jokatu behar izan zituen, amaieran, final gogorbatean hiru partida gehiagori aurre egin behar izan ziolarik.Azkenean, Espainiako txapeldun ordearen kontra jokatu zuen partidagaldu bazuen ere, bosgarren postua eskuratzea lortu zuen. Zorionak!
Egilea: Goierriko Hitza