Iñaki Beitiaren omenezko mendi martxanizango da datorren igandean, hilak 15. Parte hartzaile gehienak azkenegunetarako uzten dute izen-ematea. Antolatzaileek esan dute 400 batlagunek eman dutela izena; ”badakigu egunotan ehunka izen-ematejasoko ditugula eguneko”.
Aurreko urteetan mila lagunen muga ereigaro dute Beitia mendi martxan. Gertatu da, hala ere, gero eta lagungutxiagok parte hartzen zutela martxa luzean, eta gero eta lagungehiagok egiten zutela martxa laburra. Horregatik, aurtengoedizioaren berritasunik nabarmenena martxa bakarra egongo dela da.Antolatzaileek aldaketa iragarri zutenean, honela azaldu zuten: ”bimartxa antolatzeak lan handia eskatzen du, eta parte-hartzearendatuak aintzat hartuta, indarrak martxan bakarraren antolaketanmetatzea erabaki genuen”.
Ibilbidea martxan laburrean oinarritutabadago ere, aurrekoak baino gogorragoa izango da. Areizaga-Kalebarrenenparantzan izango du abiapuntua. Irteera 7:00ak eta 8:00ak bitarteanegingo dute, eta jende kopuruaren arabera azkarrago edo polikiagoaterako dira. Kalebarrenetik Zumarragako hilerrirako bidea hartukodute mendizaleek. Aizpuru baserrirantz doan bidea jarraituko dute.Antio aldera iritsita, Beloki mendia atzetik inguratzen duen bidetik,gailurrera zuzenean igoko dira.
Izazpitik Pagotxetara
Elorriaga lepora jaitsiko dira, etaIzazpira joko dute. Han bigarren kontrola izango dute. Aurrerago,anoa-postua izango da Pagotxetan, eta handik Samiñorako bideahartuko dute. Han, hirugarren kontrola egongo da.
Samiñotik Oleta leporantz jarraitukodute, eta lepotik behera Ule baserritik igaroko dira Aizpurutxorajaisteko. Bigarren anoa postua izango da. Ohitura da Aizpurutxonanoa-postua jartzea , eta mendizaleek bertan geldialdia egitea; izanere, Iñaki Beitia bertakoa zen.
Aizpurutxotik gora hartu, etaBergara-etxeberri eta Baztarriña baserrien ondotik, Trekutz lepoarenbila joango dira mendizaleak. Trekutzen dagoen anoa-postuan indarrakberritu ondoren, Irimoko Zazpi Puntak egin beharko dituzte, gurutzekokontrola pasa, eta Areizaga-Kalebarren enprantzako helmugarairisteko. Guztira, 32 kilometro pasatxo dituen ibilbidea da, 2.319metroko desnibela duena.
Kanpotik etortzen direnentzat loegiteko gunea prestatuko dute antolatzaileek, iaz bezala. Egunhorretan, aparkaleku bihurtuko dute La Salle-Legazpi ikastetxekopatioa.
Parte hartzen duten mendizale bakoitzakelastiko bana jasoko du. Urtero opariren bat prestatzen du biherrietako eragilek osatutako antolakuntza taldeak.
Ikusi jarraian iazko edizioko bideoak:
- Beitiaren aldeko mendi martxa (1)
- Beitiaren aldeko mendi martxa (2):