Martxan da beste behin Fokatu UrolaGaraia argazki lehiaketa. VIII. urtea beteko du aurten lehiaketak etaUggasak eta Zumarragako, Urretxuko, Legazpiko eta Ezkio-Itsasokoudalek elkarlanean antolatzen dute. Lehiaketaren helburu nagusiak,Tokiko Agenda 21ean oinarrituta, herritarren artean ingurumenarekikokontzientzia bultzatu eta garapen iraunkorraren kontzeptua zabaltzeadira. Aurtengo lehiaketarako aukeratutako gaia ”Mugikortasuniraunkorra” izango da.
Mugikortasun iraunkorra
Beste urteetan bezala, derrigorrezkoaizango da argazkia Urola Garaian ateratakoa dela identifikatu ahalizatea. Gaia mugikortasun iraunkorra izanik, iraunkorrak diren eta ezdiren garraioak alderatzea da ideia. Oinez, bizikletan, patinetan edogarraio publikoan oinarritu daitezke adibidez argazkiak.
Argazki guztiak formatu digitaleanaurkeztuko dira, 2400×768 pixeleko neurrian eta jpf formatuan. Partehartzaile bakoitzak hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu gehienez,bakoitzak bere titulua eraman beharko duelarik. Lanakfokatuurolagaraia@uggasa.com helbidera bidali behar dira maiatzaren31 baino lehen. Argazkiekin batera egilearen izena, abizenak, adinaeta telefonoa bidali beharko dira.
Sariak
Guztira lau sari egongo dira: 300euroko sari berezi bat trofeo eta diplomarekin; 200 euroko sari batdiplomarekin; 100 euroko saria diplomarekin; hauek guztiak 16 urtetikgorakoen artean; azkena, 100 euroko saria eta diploma 16 urte bainogutxiago dituzten artean.
Aurkeztutako argazki guztiakUdaletxeetako web orrietan eta Uggasako web orrian ikusi ahal izangodira. Epaia ekainaren 3an emango da jakitera, aurrez aipatutako weborrietan. Sari banaketa ekainaren 6an izango da, arratsaldeko18:00etan Zumarragako Udaletxean.
Argazkia: iazko irabazleak sariak jasoeta gero.