Zumarragako Aralarrek herri programaaurkeztu du. Sebas Iturriotz da zerrendaburua eta berekin batera,hurrengo hiru zerrendagaiek parte hartu zuten aurkezpenean: JosuAztiria, Juan Carlos Lazaro eta Eguzkiñe Garciandia. AntiokoInterpretazio Zentroaren gaineko herri galdeketa proposatu duAralarrek, besteak beste.
Aztiriak hartu zuen bere gainingurumenari dagokionez, Aralarrek dituen proposamenak agertzea.Antioko Interpretazio Zentroaren gaia hor kokatu zuen. «Antiguarekinplataformarekin bat gatoz, ez gatoz bat proiektuarekin, eztaerabakitzeko moduarekin: inpaktua, zama ekonomikoa eta parte-hartzeeza. Antion ez da horrelakorik behar, pintxoak, bokatak etakonbinatuak emango dituen tabernatxoa baino ez dugu behar. Proiektuagelditzeko beharrezkoak diren gehiengoak lortzen saiatuko gara».
Iturriotzek jarraitu zuen, «badakigu,beharbada, proiektua geratzeko arazoak egon daitezkeela. Zenbatekokostua daukan aztertu beharko da, eta egitearen eta ez egitearenkostuak zeintzuk diren herritarrei azaldu. Ondoren, herri galdeketaegitea egokiena litzateke».
Eraldaketa soziala
Agerraldikolehenengo hitzak Bilduren legeztatzearen inguruan esan zituenIturriotzek, «guretzat faena bat zela esan zidan norbaitek. Eta ez,faena da botoa emateko aukerarik ez izatea. Hurbilago dago norbereideiak defendatzeko hautagai izateko aukera eta ideia horiekdefendatzen dutenei botoa emateko aukera, oraindik Sortu falta denarren. Hurbilago dago bizkartzainik gabeko Zumarraga. Hurbilagopresorik gabeko eguna, hurbilago bi aldeetako indarkeriak eragindakobiktimen erreparazioa. Eta horregatik pozik, oso pozik gaude».
Eraldaketa sozialerako sasoia dela esanzuten Aralarreko kideek, eta eraldaketa horretan parte hartu nahidutela.
Urretxuko eta Zumarragako Aralaralderdiaren programaren oinarriak berdinak dira. Balore berdinakdituzte, zutabe eta printzipio berdinetatik abiatzen direnak.Zumarragako Aralarrek herritarren bizitza kalitatea hobetzea duhelburu, jasangarritasuna, euskalduntasuna, elkartasuna etaherritarren parte-hartzea bultzatuz. Ortzimuga: garapen-eredujustuagoa eraikitzea.
Ezker eraldatzailea, eraginkorra etaazkarra. Edukietan oinarritutako elkarlana. Aniztasuna oinarri etahelburu izango dute. Tinkotasuna eta malgutasuna izango dituztelanabes. Eta hori guztia, euskaraz biziz eta lan eginez. «Nolanahiere, balore hauen guztien artean, nabarmenduko nuke ezagutzen ezdugunaren aurrean ikasteko umiltasuna eta gaitasuna dugula»,azpimarratu zuen Iturriotzek.
Aralarreko programa zazpi puntutanbanatuta dago. Puntu horietan herrirako dituzten asmo nagusiak batudituzte. Hiri ereduari dagokionez, dituzten proposamenak ondokoakdira: eraikitakoaren %80a babes ofizialekoa izan daitekeela diote,eta babes ofizialekoa alokairuan jartzearen aldeko agertu dira.Ospitalera doazen autobusak geriatrikoraino eraman. Erabiltzekodauden udal eraikinei erabilera publikoa eman: geriatriko zaharra etaUrola geltokia. Auzoetarako mugikortasuna erraztu. Beasain-Durangosahiesbidea martxan dagoenean, Euskal Herria hiribidean oinezkoei etabizikletei lehentasuna eman.
Ekonomiari buruz
Aztiriak esanzuenez, «gogor astindu gaituen krisiaren» testuinguruan,«langabeziaren eta prekarietatearen gorakada egon da Zumarragan».Langabezi tasa Gipuzkoa mailakoa baino altuagoa da, eta azken hiruhilabeteetan egin diren kontratuen %94a aldi baterakoak izan dira.Hori guztia, Lanbidek emandako datuen arabera.
Gizarte arloan, Zumarragako GizaEskubideen Karta sortzeko asmoa agertu dute. Kalitatezko enpleguasortu, tokiko ekonomikoa berritzailea, ekologikoa eta solidarioasustatuz.
Ingurumena
Kutsadurari dagokionez,«Udalaren inplikazio handiagoa egon behar» dela esan zuen Aztiriak.«Beharrezkoa da aditu independienteen azterketa zientifiko etaekintza-plan bateratua egitea Urretxuren eta Zumarragaren artean».
Iturriotzek amaitu zuen, «bozkatu,bakoitzak bere aukerari, ez gelditu etxean».
- Ikusi bideoan aurkezpena laburbilduta: