Fitxa teknikoa:
- Zuzendaria: Banksy.
- Partehartzaileak: Rhys Ifans, Banksy, Thierry Guetta, Shepard Fairey, Space Invader
- Herrialdea: Erresuma Batua.
- Iraupena: 87 min.
- Urtea: 2010
Filmari buruz
“Exit through the gift shop”, filmhonen izenburua, museoetan garai batetik hona sarriago irakurtzen denkartel batetik hartua dago. Hori dioen kartela erabiltzen damuseoetan jendeari irteera bidea non den jakinarazteko, hots, oparidendatik barrena pasaz aurkituko duela irteera bisitariak.
Liburuak, pitxiak, egutegiak,edalontziak, jolasak eta abar saltzen dituzte jakina denez halakodendetan, marketingak dena zipriztindu duen gure garai modernohonetan. Arte ofiziala merkantilizatuta dago baina berdina gertatzenari ote zaio kaleko arteari, instituzionalizatu gabeko eta kaletarjendeak espazio urbanoan egiten duen arteari? Filmaren izenburuakirudikatzen duen metafora horren barnean dago filmak proposatu nahiduen hausnarketa. Kaleko arte edo “street art”aren erakusgarridiren hainbat artista aurkezten dizkigu filmak, baita euren lanak,euren motibazioak eta asmoak zeintzuk diren ere. Dokumental benetaninteresgarria eta oso oso dibertigarria.
Jakin beharrekoak:
- Sarrera: 4,00 €
- Lekua: Zelai Arizti aretoa (Zumarraga)
- Ordua: 22:15
Butak 21 zine klubaren egitaraua osorikikusteko egin klik hemen.