Ekonomia eta turismoa gai hartuta,ekitaldi politikoa burutu du gaur goizean PSE-EEk Antion. MikelSerrano Zumarragako PSE-EEren alkategaia, Miguel Buen, GipuzkoakoAhaldun Nagusirako hautagaia, Rafaela Romero, Gipuzkoako BatzarOrokorretako presidentea eta Oscar Valbuena, Legazpiko PSE-EEkoalkategaia izan dira, besteak beste, ekitaldian parte hartu dutenak.
Mikel Serranok hartu du hitzalehendabizi. Zumarragaren alde egiteko ”gure konpromisoa etalidergoa mantenduko dugu. Sozialismoaren bidetik, Zumarragaren hobebeharrez lan egingo dugu”, esan hasi du bere hitzaldia.
Egingo duten lan horren ildo nagusiakzeintzuk izango diren ere azaldu du. Horrela, Zumarragara industriaerakartzeko lan egingo dutela esan du, ”Urola Garaian berrikuntzagune baten sorrera bultzatuko dugu”. Herritarren bizi baldintzakhobetzeko ”Ospitalean zerbitzu hobeak eskaintzeko berrikuntzak”egiteko konpromisoa hartu du, eta azpiegiturei dagokionean, ”AHT etaBeasain-Durango lehenbailehen errealitatea izateko” lan egingodutela esan du. Amaitzeko, ”Antioko proiektuak etorkizunean guztiokbatzeko” ahalegina egingo dutela esan du.
147€ biztanleko
Ekonomiari dagokionean ZumarragakoUdalak egun duen zorpetze egoera ekarri du gogora. ”Zorpetzea%1,19koa da, biztanleko 147€-koa, hain zuzen” beste herribatzuekin alderatuta, Zumarragak egun egoera ekonomiko hobea duelaesan du, eta horrek ”etorkizunean proiektu ezberdinei aurreegiteko” bidea eskainiko duela adierazi du. Hitzaldia ”Zumarragaplural eta batu bat” nahi dutela aldarrikatuz amaitu du.
Turismoa indartu Gipuzkoan
Miguel Buenek bere aldetik, Gipuzkoanturismo bultzatzeko etorkizunean lan egingo dutela esan du, ”Antiobezalako guneei erabilera turistiko bat emango diegu, balioanjartzeaz gainera”. Alor ekonomikoari dagokionean Gipuzkoakoudaletxeek egun duten zorpetze egoeraz aritu da. Zentzu horretanEAJri, eta Markel Olanori, bere alderdiak kudeatzen dituen udaletxeekduten zorpetze handia leporatu dio, ”PSE-EEk agintea dutenudaletxeetan, zorpetzea ez da, inondik inora EAJkoek dituztenzenbakietara iristen” esanez, eta Zumarragako udaletxearen egoeraadibide gisa jarriz.
Behin ekitaldi politikoa amaituta,baselizara joan dira guztiak, eta arrosa sorta bat eskaini dioteAntioko Amari. Handik, dagoeneko hasita dauden interpretazio zentrokolana bisitatu dituzte.
- Ikusi bideoa jarraian: