1300 bat mendizalek hartu dute parte,15. aldia bete duen Iñaki Beitiaren omenezko mendi martxan. Ibilbidebakarra egin da aurten lehen aldiz, antolakuntza erraztekohelburuarekin. Hala, 32 kilometro pasatxoko irteera bakarra antolatuda aurten. Eta dirudienez, harrera ona izan du, jendearen partehartze handia ikusita.
Goizeko 7ak eta 8ak bitartean zegoenaurreikusita irteera Areizaga-Kalenbarren plazan. Belokirainokobideari ekin zioten bertan mendizaleek, ibiltzeko apartekogiroarekin. Belokitik Izazpira igo ziren, bertan zegoen lehendabizikokontrola. Handik Pagotxetara, lehendabiziko anoa postuan indarrakberritu eta Samiñotik barrena Aizpurutxora jaisteko. Eguerdian euriahasi zuen. Eguraldi kaskarra lagun egin behar izan zituztenmendizaleek, Trekutz, Irimo eta Kalebarren-Areizaga lotzen dituenazken kilometroak. Mila pertsonatik gora iritsi ziren azken kontrolasintzera, 32 kilometroko eta 2300 metroko desnibeleko ibilbideaosatuta.
Egon ziren dena den, aldez aurretikuste bezala, ibilbide osoa burutzeke, Aizpurutxotik bidegorriahartuta herrirako bidea hartu zutenak. 125 izan ziren guztira.Haientzat edariekin anoa postua prestatu zuten antolatzaileekUrrustiko tunelean.
Herrikoak eta kanpotik etorritakoak
1300 mendizaletatik, 630 Zumarraga etaUrretxukoak ziren; 95 Legazpikoak, 50 Azkoititik etorritakoak, 44Donostiatik, 40 Gasteiztik eta asko eta asko ondoko herrietatik.Baziren gainera, iparraldetik, Logroñotik, Madrildik, Zaragozatikedo Burgostik ere etorritakoak. Baita New York bertatik etorritakobat ere. Aipatzekoa da baita ere, urtetik urtera emakumeen partehartzea nabarmen ari dela gora egiten. Aurten, 346 izan dira ibilbideosoa egin dutenak.
Korrikalariek hiru ordu pasatxoan eginzituzten 32 kilometroak. Mendizaleek oro har, lasaiago hartu zuteneta 6 eta 9 ordu bitartean behar izan zituzten ibilbidea osatzeko.
Nik ”15ak”
Aurten hamabosgarren urtea bete dumendi martxak; hori dela eta, antolakuntzak omenaldi txiki eta xumebat egin nahi izan zien, hamabost urte hauetan ibilbide guziak burutudituzten bost mendizaleei. Xabier Goenaga, Mauri Ojanguren, LuisUrzelai, Bakarne Basurto eta Mikel Telleriak Nik ”15ak” leloazeraman kamiseta bat jaso zuten oroigarri gisa.
Amaitzeko antolakuntzatik eskerrak emannahi izan dizkiete antolaketa lanetan lagundu duten guztiei. Laster, informazio guztia eta ibilbideko argazkiak ikusgai izango dira mendi martxaren web orrian.
Argazkia: mendizaleak Aizpurutxoko anoa postuak indarrak berritzen. Aurten lehen aldiz ez da saldarik egon, aurreko gauen galdu egin baitzen.