Museoen Nazioarteko Egunaren harira,hainbat ekintza antolatu ditu Urretxuko Urrelur museoak aurten ere.Tartean, urtero egiten den mineralogia irteera izango da. Maiatzaren28an egingo da eta dagoeneko, izena emateko epea irekita dago.
Irteera Errioxa hegoaldera eta Soriaraegingo da, igeltsua eta sufrea dagoen lur eremua bisitatuko da.Bazkalondoan hartutako mineral aleak sailkatuko dira eta bisitaldikultural bat ere egingo da. Irteeran parte hartzeko asmoa dutenez,izena Urrelur museoan eman beharko dute, bertara joanda, Aizpurueneakultur etxean, edo 943 03 80 88 telefonora deituta.Epea, autobusa bete arte egongo da irekita, 35 euro ordaindu beharkodira, 25 euro 16 urtetik beherakoek. Prezioan autobuda eta bazkariadaude sartuta. Goizeko 7:30ean aurreikusi dute irteera eta buelta21:00ak inguruan izango da.