Datorren larunbatean, hilak 21, AntiguaAbesbatzak lehiaketa izango da Antioko baselizan. Hamahirugarrenaldia beteko du, Abesbatzen Sari Nagusiko kide den lehiaketak. Bostabesbatza lehiatuko dira guztira: Gasteizko Dultzinea etaAhots-Argiak, Irungo Ametsa, Guadalajarako Grupo Vocal Kromatika etaBarañanago abesbatzak. 2012an Abesbatzen Sari Nagusian Antiokoordezkari izateko lehiatuko dira guztiak. Irabazleak gainera 1200euro eta garaikurra ere eskuratuko ditu.
Gaur goizean lehiaketa aurkezteko eginden aurkezpenean esan dutenez, lehiaketak urtero konpositore batomentzea ere badu helburu. Aurten, Tomas Garbizu (Lezo 1901-Donostia1989) izango da gogoan.
Bost fasetan
Lehiaketa bost fasetan garatuko da.Lehenengo zatian, Tomas Garbizuren lana ezagutzeko aukera izango daPatxi Intxaurrandieta organo-jolearen eskutik. Bigarren zatiak,lehiaketa bera hartuko du. Abesbatza bakoitzak bere errepertorioaeskainiko du, guztiek Tomas Garbizuren lanen bat abestu beharkodutelarik.
Epaimahaiak abesbatzen lana aztertzenduen bitartean, Tomas Garbizuren lanak interpretatuko dituzte AlvaroCendoya pianistak eta Miren Urbieta sopranoak. Konpositoreak ”Viejascanciones donostiarras” izenburupean sortu zituen abestiak diraAntion entzungai izango direnak. Amaitzeko, eta epaimahaiak bereerabakiaren berri eman eta gero, bertaratutako guztien arteanGarbizuren kanta herrikoi bat abestuko da.
Lehiaketa larunbat honetan egingo daAntioko baselizan. 18:00etan hasiko da eta sarrera doakoa izango dabertaratu nahi duen guztiarentzat. Gainera, urtero bezala, doakoautobus zerbitzua egongo da, 17:00etan Zumarragako parrokia pareanirtenda.
Argazkia: lehiaketaren aurkezpena gaurgoizean Antioko baselizan.