Aulas Kutxak antolatuta, etaZumarragako Udalaren laguntzarekin, Secundino Esnaolari buruzkohitzaldia izango da ostegun honetan. Jose Luis Ansorena Mirandaapaiza, abesbatzako zuzendaria eta konpositorea arituko da hizlarilanetan 19:30etik aurrera Zelai Arizti kultur etxean. Hitzaldiagaztelaniaz izango da.
Musikari eskainitako bizitza
Secundino Esnaola, Zumarragan jaio zen1878an. Musikarekin izan zuen lehendabiziko harremana, hain justu,Zumarragako Andra Mari Jasokundearen parroki elizan izan zuen. Juande Lino Leturiarekin egin zituen bertan, solfeoko lehendabizikoikasketak. Bergaran apaizgai egon eta gero Salamancako Seminarioaneman zituen hainbat urte. 21 urterekin ordea, musikarekiko zuen grinaezin ahaztuta, seminarioa utzi eta Donostiara joan zen. San Vicenteelizan lan egin zuen, solfeo eta kantu irakasle gisa. Era bereanklaseak ere jaso zituen berak Bonifacio Echeverria eta Julio Valdeseneskutik.
1902an, Norberto Luzuriaga ”Luxu”hiltzearekin batera, Donostiako Orfeoiko zuzendari izendatu zuten.Haize berriak eraman zituen Esnaolak Donostiako Orfeoira. Emakumeeneta haurren parte hartzea ahalbideratu zuen, batzuen gozamenerako etabeste batzuen haserrerako. Bere lanak ordea, fruituak eman zituenlaster, Royaneko Orfeoien Nazioarteko Lehiaketa irabazi zuelarik,zuzendari izendatu eta segituan.
Tituluak
Frantziako Gobernuak ”Officier del´Instruction Publique” izendapena eman zion, beste tituluenbatzuen artean. Zumarragako Udalak ere, ”herriko seme kuttun”izendatu zuen 1927an, Donostiako Orfeoia zuzentzen 25 urte zeramala.Urte hartako uztailaren 3an, Donostiako Orfeoiko berrehun batmusikarik emanaldia eskaini zuten Andra Mari Jasokundearenparrokian, ondoren omenaldia egin zitzaion Esnaolari udaletxean etaamaitzeko, ekintza publiko bat egin zen udal pilotalekuan. Bi urteberanduago zendu zen Donostian, 1929an.
Zumarragan, omenaldi gisa, bere izenadaraman kale bat eta musika eskola daude gaur egun.
Argazkia: Secundino Esnaola musika eskola (artxiboko argazkia)