Urretxu eta Zumarragako Gaztetxea,bederatzigarren urteurrena ospatzeko ekintzak prestatzen ari da.Ekainean zehar izango dira ospakizunak, urtero bezala. Egitarauanohiko ekintzak izango dira, aurtengoan baina izango daberrikuntzarik. Izan ere dakizuen bezala, Markel Lopez-i elkartasunaadierazteko ekitaldia antolatuko du aurten Gaztetxeak.
Markel, bederatzi urteko mutil bat da,gaixotasun arraro gisara izendatutako bat duena, epidermolisisbullosa edo Tximeleta azala bezala ezagutzen dena. Oso pertsonagutxik dute gaixotasun hau, eta oraingoz ez du sendabiderik.Gaixotasuna bera gogorra eta handiak, suposatzen dituen gastuekonomikoak.
Horregatik, gaztetxetik prestatzen aridiren hainbat ekitalditan, Markelentzako diru-bilketak egingodituzte, baina batez ere, ekainaren 18an, larunbata, egun handiaizatea nahi dute, bazkaria, kale-animazioa eta kontzertuekin.Kontzertuei dagokionean talde ezagun ugari izango direla aipatu beharda. Zea Mays, Betagarri, Ze esatek!, Willis Drummond eta Sermond’s,besteak beste.
Honez gain, ekainaren 19an umeentzakotxotxongilo emanaldia ere izango da El Tenderete taldearen eskutik.Honekin batera, Markelen inguruan egin den film laburraren emanaldiaere egingo da.
Markeli laguntzeko bono-laguntzakdagoeneko salgai daude 5 eurotan, herriko hainbat taberna etadendetan.