Ostiralean hasi eta igandera bitarteanegingo dira El Salvador auzoko jaiak, Zumarragan. Girotzen joatekodena den, gaur gaueko 21:30ean poker txapelketa batekin hasiko dirajaiak. La Amistad elkartean egingo da, eta nahi duen guztiarentzatirekira dago.
Ostiral arratsaldetik aurrera pilatukodira, hala ere ekintza gehienak. Bostetan hasita haurrentzakotailerrak izango dira eta zazpietan puzgarriak eta buruhandiak izangodira Izazpi plazan. Zortzietan, gerturatzen den guztiarentzat sardinajana antolatuta dago, 20:30etik aurrera batukadak girotuko duena.Egunarekin amaitzeko 23:00etan dantzaldia izango da.
Larunbatean, goizean, hamaiketatik ordubietara, eta arratsaldean bostetatik zortzietara scalextrierraldoiarekin jolasteko aukera izango da Antonino Oraako egoitzan.Bestalde, hamabietan ezkongabe eta ezkonduen arteko futbol partidaizango da, 12:30ean trikipoteoa eta 15:00ean bazkari herrikoia Izazpiplazan.
Indarberrituta, arratsaldean jarraitukodu egitarauak. 16:30ean mus txapelketa izango da Arantzazu tabernan,ordu berean antolatu dituzte haurrentzako jolasak Izazpi plazan.Haurrei zuzenduta hain justu, txokolate jana eta buruhandiak izangodira 18:30ean leku berean. Egunari amaiera emateko, Mayit DJ-akemanaldia eskainiko du 23:00etatik aurrera.
Jaiekin jarraituz, iganderako egitarauoparoa antolatu dute. Hala, goiz partean, 10:00etan motorzaleentopaketa izango da Arantzau tabernan, 12:00etan toka txapelketa,12:30ean Zumarragako Musika Bandaren kalejira eta buruhandiak auzokokaleetan zehar, 13:00etan mozorro lehiaketa eta ipuin kontaketahaurrei zuzenduta eta 14:00etan poteoa. Larunbatean bezala, goizezeta arratsaldez scalextri erraldoia izango da Antonino Oraakoegoitzan.
Jaiei amaiera emateko lehiaketak etadantza saioa daude antolatuta igande arratsalderako.16:30ean kuatrolatxapelketa izango da Izazpi tabernan eta 17:00etan haurren futbitotxapelketako finalak. 18:30ean berriz, Jose Mari Orbegozoren eskutiksaloi dantzen ikuskizuna eskainiko da; honekin agurtuko dituztejaiak, datorren urtera arte.
Argazkia: saloi dantza erakustaldia, iaz, El Salvador auzoan.